Gaur bukatu da Espainiako Auzitegi Nazionalean Iñaki Bengoa Busturiko bizilagunaren kontrako epaiketa. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu du, eta Kepa Manzisidor Bengoaren a...
Bermeoko, Busturiko, Eako, Elantxobeko, Gernika-Lumoko, eta Muxikako Bilduren ordezkariek eguerdian egin duten agerraldi baten azaldu dutenez, “Bilduk Lurralde Zatikako Plana (LZP) bertan behera uztea eta prozesu parte hartzailea zabaltzea eskatuko du eskualdeko udal guztietan”. Kolaizioaren ustez, Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatu duen LZPak “zenbait gabezia” ditu, eta horrenbetez, bertan behera utzi beharko litzateke. Izan be, Aldundiak Busturialderako zehaztu duen eredu sozial eta ekonomikoa “okerra” dela argudiatzen dute Bildukoek. Planak dituen gabezia nagusien artean lau aipatu ditu Jose Ramon Bilbao Gernika-Lumoko zinegotziak. Alde batetik, Aldundiak plana egiteko erabili dituen datuak zaharkituta geratu direla esan du Bilbaok. Azaldu duenez, “1999ko, 2000ko eta 2001eko datuak erabili dituzte”. Bestetik, Aldundiak metodologia bertikala erabili izana, eta herritarrentzako parte hartze prozesurik zabaldu ez izana kritikatu du Bilduko ordezkariak. “Plana egiteko momentuan, Aldundiak ez du inkesta zuzenik egin eragileen eta erakundeen artean” esan du. Amaitzeko, Busturialdeak LZP propioa behar duela azaldu du Bilbaok. Gernika-Lumoko zinegotziaren berbetan, “Busturialdea eta Lea Artibai eskualdeak eremu bardinean batzea ez da naturala, ezta praktikoa ere”.
Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko dute martxoaren 17an Joseba Andoni Isasik eta Iñigo Urrestik. Izan be, Bermeoko bikoteak joan den zapatuan Arrigorriagan jokatutako Bizkaiko finalean hiru partidatik hiru irabazi zituen. Guztira, 36 bikotek parte...
Bizkaiko Urtxintxa Eskolak aisialdiko zuzendari ikastaro baten parte hartzeko aukera emongo du, martxotik aurrera. Ikastaroa Ajangizko Lurraska Ingurugiro Zentroagaz elkarlanean emongo dute, eta horrenbestez, klaseak han emongo dituzte izena emoten dut...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sukarrietan, auto bat lapurtzea egotzita. Bilbon lapurtu zuten autoa, Ertzaintzak azaldu duenez. Bermeoko bizilagun batek deitu zien ertzainei, 21:00 aldera, gizon bat is...
Kepa Ruiz mundakarra bigarren postuan sailkatu zen Mungian, denboraldiko hirugarren proban. Mundakarrak lasterketa ona egin zuen, baina sprintean galdu zuen lasterketa Iurgi Etxeandiaren kontra. Etxeandiak bi segunduko aldea atera zion mundakarrari. Be...
Unai Alberrok eta Anton Gandiagak irabazi dute Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren hirugarren funtzioa. Alberrok eta Gandiagak lau puntuko aldeagaz irabazi zuten barikuan, baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, “oreka handia” egon zen lau bikoteen artean. “Jokalari guztiek kiniela ona jokatu zuten, eta ikusleek gozatzeko aukera izan zuten”. Bigarren postuan, bestalde, Xabier Urrutxa eta Mikel Manzisidor sailkatu ziren, 16 tanto eginda. Urrutxuak eta Manzisidorrek lehia estua izan zuten Asier Bidaburugaz eta Eñaut Salegigaz, baina azkenean bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. Bidaburuk eta Salegik 15 tanto egin zituzten. Kinielaren hasieran Goitia eta Roke puntista gazteek sei puntuko aldea lortu zuten, baina ezin izan zioten erritmo gogorrari eutsi eta azkenengo postuan sailkatu ziren, 12 tanto eginda. Txapelketaren liderra Kiniela txapelketaren lidergoan bi jokalari daude bardinduta hiru jardunaldi jokatu ostean: Unai Alberro donostiarra eta Mikel Manzisidor gernikarra. Hirugarren eta laugarren postuetan, bestalde, Anton Gandiaga gaztea eta Eñaut Salegi markinarra daude hurrenez hurren. Datorren asteko funtzioan Roke Alberdik (Gernika-Lumo), Antxon Alberdik (Etxebarria) eta Jaiotz Arrienek (Gernika-Lumo) sailkapeneko lehenengo postua eskuratzeko aukera izango dute.
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak (Nafarroa) atzerapausoa emon dute Binakako Txapelketa Nagusiko sailkapen nagusian. Apraizek eta Bengoetxeak, 22-11 galdu zuten barikuan Titinen eta Merino IIaren kontra , eta finalerdietako lig...
Auzoarteko Busturiko Bizilagunen Elkarteak Bilduko udal gobernuaren jarrera kritikatu du, «gobernu-batzordeko akten laburpena publiko ez egiteagatik». Hala, Auzoartekoren esanetan, «aktak udaleko webgunetik eta herriko iragarki-tauletatik desagertut...
Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) Internet 2.0 eta Photoshop CS2 erabiltzen ikasteko ikastaro praktikoak antolatu ditu. Ikastaroetan parte hartu gura duenak dagoeneko izena emoteko aukera du, Bermeoko GIZen. Batetik, «gure egunerokotas...
Zapatuan, mendatarrek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute. Udalak antolatuta, zuhaitz eguna eta txitxiburduntzi eguna ospatuko dituzte Eleizalde auzoan. Jai eguna 16:30ean hasiko da zuhaitz landaketagaz. Herriko gazteak Artape jatetxearen aurrean batuko dira, eta ostean, Kalbariorantza joango dira. Han, zenbait zuhaitz landatzeaz gain, duela urte bete landatu zituzten zuhaitzak zainduko dituzte. 17:30ean, bestalde, txitxiburduntzia egingo dute Eleizalden batzen direnak. Jakinarazi dutenez, frontoian elkartuko dira, eta han erreko dituzte txorixoak eta urdaia, besteak beste. Txitxiburduntzian parte hartzeko etxetik eroan beharko dute zotz luze bat interesatuek. Jatekoa eta edatekoa, bestalde, udalak jarriko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, umeak, gurasoak eta aiton-amonak suaren inguruan batu gura dituzte. Herritarren artean harremanak lantzeko aukera paregabea dela deritzote.
2002. urtean Bilboko Buia auzoan autobus bati eraso egitearen akusaziopean, Madrilen epaituko dute gaur Iñaki Bengoa Busturiako bizilaguna. Fiskalak 10 urteko eta 9 hilabeteko zigorra eskatuko du harentzat. Gertaera horiengatik beste hiru lagun epaitu...
Proiektuak martxan dituzte ‘lobek’. Hain zuzen, hamar proiektu zehaztu dituzte dagoeneko, sormena landuz memoria historikoa lantzeko. Hogeita hamar gazte inguru biltzen dituen proiektuak «beste dimentsio bat” emon gura dio bonbardaketaren 75. urteurrenari.
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen handia lortu dute Santboianaren kontra. Kopako finalaurrekoa galdu ostean, irabazteko premia zuten bertokoek, eta ez zuten hutsik egin. Hala, partida ona jokatu ostean 41-24 nagusitu ziren. Partida irabazteaz gain, bestalde, basurdeek erasoko bonus puntua eskuratu uzten Santboianaren kontra. Izan be, bertokoek bost entsegu egin zituzten, eta horietako bi, gainera, Magunazelaia gernikarrak egin zituen. Partidako lehenengo puntuak Santboianak egin zituen, baina Bizkaia Gernikak ez zuen atzera egin. Defentsa gogorra eginez, eta erasoan baloia azkar mugituz min handia egin zuen bertoko taldeak, atsedenaldia 20-10eko emaitzagaz helduz. Bigarren zatia hasi bezain laster, katalandarrek entsegua egin zuten, eta etxekoen artean urduritasuna zabaldu zen. Halanda be, apurka paurka basurdeak partidan sartu ziren barriro, eta Santboiana partidari buelta emoteko aukera barik geratu zen. Izan be, gernikarrek aldea hanitzen jarraitu zuten 41-17 jarri arte. Partida amaitzear zegoela, Eneko Zabala gernikar gazteak debuta egin zuen ohorezko mailan.
Gernika KESBeko neskek garaipen handia lortu zuten asteburuan, Sace Tanit (Balearrak) seigarren sailkatuari irabazita. Partida oso orekatua izan arren, gernikarrek bolada txarrari amaiera emoten jakin zuen. Hain zuzen, 77-73 nagusitu ziren bertokoak. KESBekoek partida ona jokatu zuten arlo guztietan, eta Taniteko neskei asko kosta zitzaien puntuak pilatzea.Gernikarrek partida guztia aurretik egin arren, amaitzeko bost minuturen faltan baleareetakoek buelta emon zioten markagailuari, sei puntuko aldea lortuz. Halanda be, bertokoak defentsa gogorra egiten jarraitu zuten, eta azkenean, merezita irabazi zuten norgehaigoka. KESBekoen garaipenagaz gozatzeko, 500 zale inguru batu ziren Malosten. Bederatzi partida irabazita, gernikarrak sailkapen nagusiko hamargarren postuan daude, baina Estudiantes bederatzigarren sailkatuagaz bardinduta. Atzetik, bestalde, Orion GDKO partida bakarrera dute bertokoek.
Gernika Futbol taldeak hirugarren mailako lidergoa galdu du, asteburuan Santutxuren kontra bina bardindu ostean. Hala 27 jardunaldi jokatu ostean, Laudio da lider barria. Gernika, bestalde, sailkapeneko bigarren postura bajatu da. Laudiokoek alde txiki...
Erasotutako emakumeei babesa emoteko eta Paul Abasolo Amantegiren indultua salatzeko agerraldia egin dute gaur eguerdian hainbat eragilek, Eraso sexistei stop! plataformak deituta. Hala, epaitua izan ostean zigortutako Paul Abasolori PSOEren gobernuak indultua emon izana kritkatu dute. Haien iritziz, “sinestezina da sexu erasoak egin dituen norbaiti babes politikoa emon izana”, eta zenbait komunikabidek emon dioten babes mediatikoa be kritikatu dute. Gernika-Lumon inolako eraso sexistarik ez dutela onartuko esan dute, eta erasotzaileak herriko gune ezberdinetan baztertuak izan daitezen propamenak ipiniko dituzte martxan. Horretarako, protokolo bat landuko dute herriko sektore ezberdinekin. Horrez gain, arduraz jokatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu diote Udalari, eta horren inguruko mozioa eztabaidatuko dute datorren asteko udalbatzarrean. Eraso sexistei stop! plataformak abiarazitako kanpaina horrek herriko zein eskualdeko 29 eragileren babesa du. ATXIKIMENDUAK LAB; ELA; EHNE Bizkaia; Inpernu eskalada taldea; Kosnoaga Igeriketa Taldea; Zine-Klub; Lilibertso; Trinkete Antitxokoa; Arrano Kultur Taldea; Gazte Asanblada; Gazte Independentistak; Ikasle Abertzaleak; Bilgune Feminista; Kukubedarra; Arbolapera; Alkarregaz Guraso Elkartea; Apareu; Gernikako Ekologi Tailerra; Arraun Elkartea; Euskal Herrian Euskaraz (EHE); Gernikatik Mundura; Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkartea; Busturialdeko AEK-ko irakasleak; Gernika-Lumoko Alargunen Elkartea; Emakide; Gernika Batzordea; Sociedad Gernikesa; Elai-Alai dantzari taldea; Iparragirre Rock Elkartea; Gernika KESB