Basurdeek Santboiana liderrari irabazi diote
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen handia lortu dute Santboianaren kontra. Kopako finalaurrekoa galdu ostean, irabazteko premia zuten bertokoek, eta ez zuten hutsik egin. Hala, partida ona jokatu ostean 41-24 nagusitu ziren. Partida irabazteaz gain, bestalde, basurdeek erasoko bonus puntua eskuratu uzten Santboianaren kontra. Izan be, bertokoek bost entsegu egin zituzten, eta horietako bi, gainera, Magunazelaia gernikarrak egin zituen. Partidako lehenengo puntuak Santboianak egin zituen, baina Bizkaia Gernikak ez zuen atzera egin. Defentsa gogorra eginez, eta erasoan baloia azkar mugituz min handia egin zuen bertoko taldeak, atsedenaldia 20-10eko emaitzagaz helduz. Bigarren zatia hasi bezain laster, katalandarrek entsegua egin zuten, eta etxekoen artean urduritasuna zabaldu zen. Halanda be, apurka paurka basurdeak partidan sartu ziren barriro, eta Santboiana partidari buelta emoteko aukera barik geratu zen. Izan be, gernikarrek aldea hanitzen jarraitu zuten 41-17 jarri arte. Partida amaitzear zegoela, Eneko Zabala gernikar gazteak debuta egin zuen ohorezko mailan.
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen handia lortu dute Santboianaren kontra. Kopako finalaurrekoa galdu ostean, irabazteko premia zuten bertokoek, eta ez zuten hutsik egin. Hala, partida ona jokatu ostean 41-24 nagusitu ziren. Partida irabazteaz gain, bestalde, basurdeek erasoko bonus puntua eskuratu uzten Santboianaren kontra. Izan be, bertokoek bost entsegu egin zituzten, eta horietako bi, gainera, Magunazelaia gernikarrak egin zituen.
Partidako lehenengo puntuak Santboianak egin zituen, baina Bizkaia Gernikak ez zuen atzera egin. Defentsa gogorra eginez, eta erasoan baloia azkar mugituz min handia egin zuen bertoko taldeak, atsedenaldia 20-10eko emaitzagaz helduz.
Bigarren zatia hasi bezain laster, katalandarrek entsegua egin zuten, eta etxekoen artean urduritasuna zabaldu zen. Halanda be, apurka paurka basurdeak partidan sartu ziren barriro, eta Santboiana partidari buelta emoteko aukera barik geratu zen. Izan be, gernikarrek aldea hanitzen jarraitu zuten 41-17 jarri arte.
Partida amaitzear zegoela, Eneko Zabala gernikar gazteak debuta egin zuen ohorezko mailan.