Zapatuan txitxiburduntzi eguna eta zuhaitz eguna ospatuko dituzte Mendatan
Zapatuan, mendatarrek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute. Udalak antolatuta, zuhaitz eguna eta txitxiburduntzi eguna ospatuko dituzte Eleizalde auzoan. Jai eguna 16:30ean hasiko da zuhaitz landaketagaz. Herriko gazteak Artape jatetxearen aurrean batuko dira, eta ostean, Kalbariorantza joango dira. Han, zenbait zuhaitz landatzeaz gain, duela urte bete landatu zituzten zuhaitzak zainduko dituzte. 17:30ean, bestalde, txitxiburduntzia egingo dute Eleizalden batzen direnak. Jakinarazi dutenez, frontoian elkartuko dira, eta han erreko dituzte txorixoak eta urdaia, besteak beste. Txitxiburduntzian parte hartzeko etxetik eroan beharko dute zotz luze bat interesatuek. Jatekoa eta edatekoa, bestalde, udalak jarriko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, umeak, gurasoak eta aiton-amonak suaren inguruan batu gura dituzte. Herritarren artean harremanak lantzeko aukera paregabea dela deritzote.
Zapatuan, mendatarrek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute. Udalak antolatuta, zuhaitz eguna eta txitxiburduntzi eguna ospatuko dituzte Eleizalde auzoan.
Jai eguna 16:30ean hasiko da zuhaitz landaketagaz. Herriko gazteak Artape jatetxearen aurrean batuko dira, eta ostean, Kalbariorantza joango dira. Han, zenbait zuhaitz landatzeaz gain, duela urte bete landatu zituzten zuhaitzak zainduko dituzte.
17:30ean, bestalde, txitxiburduntzia egingo dute Eleizalden batzen direnak. Jakinarazi dutenez, frontoian elkartuko dira, eta han erreko dituzte txorixoak eta urdaia, besteak beste. Txitxiburduntzian parte hartzeko etxetik eroan beharko dute zotz luze bat interesatuek. Jatekoa eta edatekoa, bestalde, udalak jarriko du.
Antolatzaileek azaldu dutenez, umeak, gurasoak eta aiton-amonak suaren inguruan batu gura dituzte. Herritarren artean harremanak lantzeko aukera paregabea dela deritzote.