Udal gobernu-batzordeko aktak argitaratzea eskatu diote Busturiko Udalari Auzoartekok eta ZDUk
Auzoarteko Busturiko Bizilagunen Elkarteak Bilduko udal gobernuaren jarrera kritikatu du, «gobernu-batzordeko akten laburpena publiko ez egiteagatik». Hala, Auzoartekoren esanetan, «aktak udaleko webgunetik eta herriko iragarki-tauletatik desagertut...
Auzoarteko Busturiko Bizilagunen Elkarteak Bilduko udal gobernuaren jarrera kritikatu du, «gobernu-batzordeko akten laburpena publiko ez egiteagatik».
Hala, Auzoartekoren esanetan, «aktak udaleko webgunetik eta herriko iragarki-tauletatik desagertuta daude». Horrek, gainera, ikuskatze-lana eta herritarrek kudeaketa publikoaren berri izateko eta erabakiak hartzean parte hartzeko duten eskubideeen jarduera oztopatzen duela uste dute elkarteko kideek.
Zain Dezagun Urdaibai elkarteak bat egin du Auzoartekoaren eskaeragaz; hala, udaleko webguneko iragarki-taulan zein auzuneetako udaleko iragarki-tauletan udaleko kide anitzeko organoen deialdiak aurretiaz argitaratzea eskatu dio udal taldeari, besteak beste.
Auzoarteko elkartearen berben aurrean, ez da ados agertu Miren Fatima Malaxetxebarria Busturiko alkatea. Batetik, «Auzoartekok dio ikuskatze lana egin behar dela udalareriko, eta hori baino, lan kolaboratzailea egin behar dela uste dut», dio Malaxetxebarriak.
Gainera, udaleko webgunean Auzoartekok aipatzen dituen akta horiek badirela aipatu du alkateak: «2011ko akta guztiak ageri dira artxiboan.
«Guztiz gardenak izatea» da udalaren asmoa. Gauzak egin gura dituztela, baina gauzek bere denbora behar dutela esan du Malaxetxebarriak. «Guk dena agerian egingo dugu, baina, ezin gaituzte estutu», gaineratu du.