Iazko Biodibersika jaialdi arrakastatsuaren ostean, biodibertsitatearen aldeko bigarren jaialdia ospatuko dute zapatuan Busturiko Madariaga Dorretxean. 12:00etatik aurrera, musikaz gozatzeko eta bestelako jardueretan parte hartzeko aukera izango da Bus...
Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioko kideen kontzertua izango da barikuan Ean, Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeak antolatuta. Zenbait film izango dira kontzertuaren ardatza. Hala, Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean, Forrest Gump, Gladi...
Bihurri, Xabier Erro, David Maeztu eta Eukeni Arriortua izango ditu Alex Txikon mendizaleak bidelagun Pakistanera bidean. Gaur atera da boskotea Gernika-Lumoko Juntetxetik, haraino eroango dituen furgonetan. Autora sartu aurretik, baina, Juntetxean bil...
Euskal Herriak euskaraz bizitzearen aldeko hautua bere egin eta hedatuko duten hautagaiak eta ordezkariak behar dituela aldarrikatu du Busturialdeko Euskal Herrian Euskarazek (EHE). Hala, domekan egingo diren udal eta foru hauteskundeetan euskarari leh...
Mungia eta Bermeo lotuko dituen errepide barriaren proiektua ontzat emon du Bizkaiko Foru Aldundiak, obra lehiaketara atara aurretik egin beharreko azken tramitea betez modu horretara. Jakinarazi duenez, bide barri horren eta Bermeoko saihesbidearen obrak laster atarako dituzte lehiaketara. Bizkaiko gainerako errepide erradial barriak –Urberuaga-Berriatua, Amorebieta Etxano-Muxika, Boroa-Igorre eta Gerediaga-Elorrio eta Ermua eta Gerediaga-Elorrioko saihesbideak– eraikuntza adjudikatzeko lehiaketa-fasean daude. Bermeoko saihesbidea Bermeoko gunetik hegoaldera egingo dute eta BI-631 eta BI-2235 errepideak lotuko ditu. BI-631 errepidean hasiko da, Bermeoko mendebaldeko sarbideko biribilgunean, Landabasoko poligonoaren ondoan. Handik ekialderantz egingo du, «tunel faltsuak, lurperatzeak, tunelak eta biaduktuak tartekatuz». Sollubeko errepidetik mendebaldeko biribilgunerako sarbide barri bat eraikiko dute, eta Landabasoko poligonoko biribilgunerako beste sarbide bat. Mungia-Bermeo errepidea saihesbide horretatik abiatuko da, eta, 1.150 metroko tunelaren bidez, Sollube mendia zeharkatuko du. 850 metroko bigarren tunel bat gainditu ondoren, Ormaetxe aldera iritsiko da. Mungia eta Bermeo lotuko dituen errepide barriaren proiektua ontzat emon du Bizkaiko Foru Aldundiak, obra lehiaketara atara aurretik egin beharreko azken tramitea betez modu horretara. Jakinarazi duenez, bide barri horren eta Bermeoko saihesbidearen obrak laster atarako dituzte lehiaketara. Bizkaiko gainerako errepide erradial barriak –Urberuaga-Berriatua, Amorebieta Etxano-Muxika, Boroa-Igorre eta Gerediaga-Elorrio eta Ermua eta Gerediaga-Elorrioko saihesbideak– eraikuntza adjudikatzeko lehiaketa-fasean daude.Bermeoko saihesbidea Bermeoko gunetik hegoaldera egingo dute [...]
Domekan Mugari Bira mendi irteera egingo dute ajangiztarrek, laugarren urtez antolatu baitute herriko mugak ezagutzeko ibilaldia. Aurten, gainera, barritasun bategaz dator mendi irteera, parte-hartzaileek ez dute-eta asfaltoa zapalduko. Izan be, ibilbi...
Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natx...
Errigoitiko alkate Iñaki Madariagaren aurka epiategian salaketa jartzearen aukera aztertzen ari da Errigoitiko Bildu. Izan be, huateskunde egunean zenbait irregulartasun ikusi eta salatu zituzten, Madariagaren aurkakoak. Besteak beste, herritarren botoan eragin zuela diote Bilduko kideek. «Kanpoan ginela autoan heldu zen, eta edadeko andra bati botoa eskura zelan emoten zion ikusi genuen»,azaldu du Bildu. Bertan zen ertzain batek be hori bera ikusi zuela eta deklaratzeko prest zegoela azaldu zien Bilduko kideei. Gertaera hori aktan jasotzeko eskatu zuten koaliziokoek. Ordubetera be antzeko zerbaait ikusi zutela azaldu dute. «Botoaren itxura eta tamaina zuen gauza zuri bat emon zzion alkateak andra bati. Madariagak dio ez zela botoa izan, baina hori be aktan jasotzeko eskatu genuen». Errolda inpugnatu Hauteskunde egunean aktan jasotako irregulartasunak argudiatuz, Errigoitin egindako udal hauteskundeak inpugnatu zituen Bilduk astelehenean. Hauteskunde egunean grabatutako bideo bat be aurkeztu zuen Bilduk epaitegian. «Halanda be, gure salaketak ez du aurrera egin eta hauteskundeak ontzat emon dituzte». Era berean, hauteskunde-errolda be inpugnatu egin zuen Bilduk, bertan «susmagarriak» ziruditen zenbait errolda zeudelako. «Herrian bizi ez den jendea agertzen zen erroldatuta; horietako batzuk, gainera, debora gutxitik hona erroldatutakoak». Guztira 22 lagun zenbatu zituzten Bildukoek, «eta horietatik zortzi ziur geunden ez direla Errigoitin bizi». Hala, hauteskundeetan boto gehiago lortzeko rroldatu [...]
«Espainiak gure jabegoak konfiskatu egin ditu, giza eskubideak urratuz». Hala mintzatu zen Jon Iturribarria Europako parlamentarien aurrean, atzo. «Espainiar Estatuak Giza Eskubideak eta Etxebizitza eskubidea urratzen ditu Kosten Legeagaz». Horrega...
Emakumezko batek hartuko du hurrengo agintaldian Xabier Legarreta jeltzalearen erreleboa Bermeoko alkatetzan, 4.419 boto lortu baititu Idurre Bideguren buru duen Bilduren zerrendak. EAJk, aldiz, 3.985 boto lortu ditu 2011ko Udal eta Foru hauteskundeetan; koalizioak baino 434 gutxiago, zehazki. Horrenbestez, Bilduk Bermeon bertan egindako ekitaldi nazionalean Pello Urizarrek esandakoa bete egingo da; alegia, Madalen egunean Idurre Bidegurenek botako duela teila Izaro aurrean. Jasotako botoen arabera, bederatzi zinegotzi izango ditu Bilduk Bermeoko Udalean, EAJk bat gutxiago izango duen artean. Aralarrek, PSE-EEk eta PPk, bestalde, ez dute ordezkaritzarik izango datozen lau urteetan, 386 boto, 236 boto eta 130 boto lortu baitzituzten atzo, hurrenez hurren. Kafe Antzokian ospatu dute Bildukoek hautestontzietan lortutako garaipena. Bideguren be han izan zen, pozarren. Boto zenbaketa amaitu eta gutxira esan duenez, «Bermeoko alkate izatea ohore bat da eta hori lortzen duen lehenengo emakumea izatea, are gehiago». Bideguren oso pozik agertu da lortutako emaitzekin. Gaurko eguna «ospatzekoa» dela esan du bermeotarrak: halanda be, aurrerantzean lan gogorra egiteke dagoela be aitortu du. Lan guzti hori ondorengo lau urteetan «ahalik eta hoberen» egiten saiatu behar direla be adierazi du. «Nik uste dut herritarrengana gehiago hurbilduz gero, emaitza positiboak lortuko ditugula; hemendik lau urtera, gainera, are positiboagoak», adierazi du ondorengo lau urteetan Bermeoko [...]
Mundakako I.Musika Lehiaketa sailkatuek kontzertua emongo dute aste honetan eta hurrengoetan. Gaurko Hitzak bihar Okasientesek joko duela dio, baina informazio hori okerra da. BiharEtorkizun Beltza taldeak joko du, 21:30ean, udaletxeko plazan. Okasient...
Ez du askorik iraun lasaitasunak itsasoan; EFE agentziak adierazi duenez, Bermeoko Alakrantxu itsasontziak piraten erasoa jaso du gaur goizean, Tanzaniako uretan. Goizeko 11:00ak aldera, Alakranaren itsasontzi laguntzailea den Alakrantxu erasotu dute ...