Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak “pozik” daude Errigoitiko biomasa zentrala eraikitzea ekidin dezaketelako. Joaquin Iragorri plataformako kideak jakinarazi duenez, “biomasa planta Zallan egingo dutela uste dugu, baina badaezpada, lanean jarraituko dugu behin-betiko jakinarazpena jaso arte”. Azaldu duenez, politikariekin batu diren azkenengo aldietan, “aukera egokiena Zallakoa” dela esan diete plataformakoei. Halan da be, ez dira fidatzen. Politikarientzat “gaur zuria” dena, “bihar beltza” izan daitekeela argudiatzen dute. Iragorrik dioenez, “Errigoiti baino leku hobeagoak daude zentrala eraikitzeko eta bide onetik goazela uste dugu”. Bestalde, Iñaki Madariaga alkatearen jarrera be kritikatu du plataformako kideak. Biomasa plantako lanak maiatzean hasiko direla zabaldu zuen gutun bidez Madariagak, baina “gezurretan” dabilela salatu du Iragorrik. Azaldu duenez udalak “ez ditu jaso” Malluki industrigunea eraikitzen hasteko baimenak. Horregatik, hauteskundeei begira “botoak batzen” dabilela salatu du. Iragorriren hitzetan, lanak “iragan urteko ekainean” hasi behar zituzten, baina oraindik geldi dago proiektua. “Zerbaitengatik izango da” azpimarratu du. Plataformakoen ustez, udalak lanak baimen barik hasten ez baditu, zentralaren proiektuak geldirik jarraituko luke. Iragorrik gogoratu duenez, “Olabarriko errepidea be, baimenak izan barik egin zuten eta epaileak ingurumen txostenak eskatzen jarraitzen du” Domekan Olabarri izango dira plataformakoak Plataformako kideak, Olabarrin izango dira domeka goizean. Bilbao-Bilbao martxa zikloturista bertatik pasatzen dela baliatuko dute zentralaren aurka protesta [...]
Zuhaitz egunean parte-hartzeko izen ematea zabalik izango da barikua arte. Kortezubiko Udalak martxoaren 27an ospatuko du zuhaitz eguna. Ohar bidez jakinarazi dutenez, «11:00etan» jarri dute hitzordua. Herritarrak plazan batu ostean, ibilaldia egingo...
Iragan domekan pisu neurtuko Bizkaiko asto proba txapelketa lehiatu zuten sei astok Mendatan. Parte hartzaileen artean lehia estua izan zen, baina guztietan onena Manuel Intxausti mendatarraren astoa izan zen. Ia 70 untze egin ostean, etxean geratu z...
Nabarnizko Udalak herritarrentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroan parte-hartzen dutenek, eguneroko objektuak apainduko dituzte lore sikuekin. Izena emoteko azkenengo eguna, barikua izango da. Interesatuek udaletxera gerturatu behar dute edo 94-625 5...