Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak “pozik” daude Errigoitiko biomasa zentrala eraikitzea ekidin dezaketelako. Joaquin Iragorri plataformako kideak jakinarazi duenez, “biomasa planta Zallan egingo dutela uste dugu, baina badaezpada, lanean jarraituko dugu behin-betiko jakinarazpena jaso arte”. Azaldu duenez, politikariekin batu diren azkenengo aldietan, “aukera egokiena Zallakoa” dela esan diete plataformakoei. Halan da be, ez dira fidatzen. Politikarientzat “gaur zuria” dena, “bihar beltza” izan daitekeela argudiatzen dute. Iragorrik dioenez, “Errigoiti baino leku hobeagoak daude zentrala eraikitzeko eta bide onetik goazela uste dugu”. Bestalde, Iñaki Madariaga alkatearen jarrera be kritikatu du plataformako kideak. Biomasa plantako lanak maiatzean hasiko direla zabaldu zuen gutun bidez Madariagak, baina “gezurretan” dabilela salatu du Iragorrik. Azaldu duenez udalak “ez ditu jaso” Malluki industrigunea eraikitzen hasteko baimenak. Horregatik, hauteskundeei begira “botoak batzen” dabilela salatu du. Iragorriren hitzetan, lanak “iragan urteko ekainean” hasi behar zituzten, baina oraindik geldi dago proiektua. “Zerbaitengatik izango da” azpimarratu du. Plataformakoen ustez, udalak lanak baimen barik hasten ez baditu, zentralaren proiektuak geldirik jarraituko luke. Iragorrik gogoratu duenez, “Olabarriko errepidea be, baimenak izan barik egin zuten eta epaileak ingurumen txostenak eskatzen jarraitzen du” Domekan Olabarri izango dira plataformakoak Plataformako kideak, Olabarrin izango dira domeka goizean. Bilbao-Bilbao martxa zikloturista bertatik pasatzen dela baliatuko dute zentralaren aurka protesta [...]
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak “pozik” daude Errigoitiko biomasa zentrala eraikitzea ekidin dezaketelako. Joaquin Iragorri plataformako kideak jakinarazi duenez, “biomasa planta Zallan egingo dutela uste dugu, baina badaezpada, lanean jarraituko dugu behin-betiko jakinarazpena jaso arte”.
Azaldu duenez, politikariekin batu diren azkenengo aldietan, “aukera egokiena Zallakoa” dela esan diete plataformakoei. Halan da be, ez dira fidatzen. Politikarientzat “gaur zuria” dena, “bihar beltza” izan daitekeela argudiatzen dute. Iragorrik dioenez, “Errigoiti baino leku hobeagoak daude zentrala eraikitzeko eta bide onetik goazela uste dugu”.
Bestalde, Iñaki Madariaga alkatearen jarrera be kritikatu du plataformako kideak. Biomasa plantako lanak maiatzean hasiko direla zabaldu zuen gutun bidez Madariagak, baina “gezurretan” dabilela salatu du Iragorrik. Azaldu duenez udalak “ez ditu jaso” Malluki industrigunea eraikitzen hasteko baimenak. Horregatik, hauteskundeei begira “botoak batzen” dabilela salatu du.
Iragorriren hitzetan, lanak “iragan urteko ekainean” hasi behar zituzten, baina oraindik geldi dago proiektua. “Zerbaitengatik izango da” azpimarratu du.
Plataformakoen ustez, udalak lanak baimen barik hasten ez baditu, zentralaren proiektuak geldirik jarraituko luke. Iragorrik gogoratu duenez, “Olabarriko errepidea be, baimenak izan barik egin zuten eta epaileak ingurumen txostenak eskatzen jarraitzen du”
Domekan Olabarri izango dira plataformakoak
Plataformako kideak, Olabarrin izango dira domeka goizean. Bilbao-Bilbao martxa zikloturista bertatik pasatzen dela baliatuko dute zentralaren aurka protesta egiteko. Ekimenagaz, kalean jarraitzen dutela ikusarazi gura dute.
10:00etan jarri dute hitzordua eta jai giroan pasatu gura dute goiza. “Inor kaltetu gabe”. Amaieran hamaiketakoa egingo dute