Manuel Intxaustiren astoak irabazi du Bizkaiko txapelketa
Iragan domekan pisu neurtuko Bizkaiko asto proba txapelketa lehiatu zuten sei astok Mendatan. Parte hartzaileen artean lehia estua izan zen, baina guztietan onena Manuel Intxausti mendatarraren astoa izan zen. Ia 70 untze egin ostean, etxean geratu z...
Iragan domekan pisu neurtuko Bizkaiko asto proba txapelketa lehiatu zuten sei astok Mendatan. Parte hartzaileen artean lehia estua izan zen, baina guztietan onena Manuel Intxausti mendatarraren astoa izan zen. Ia 70 untze egin ostean, etxean geratu ziren 2011ko manta eta garaikurra.
Eleizalde auzoan bildutako ikusleek norgehiagoka ederra ikusteko aukera izan zuten. Asto guztiek 60 untzetik gora egin zituzten eta alde txikiak izan ziren beraien artean. Sailkapeneko bigarren postutik bostgarren postura, adibidez, untze bakarreko aldea izan zen.
Sailkapena
- Manuel Intxausti (Mendata): 69 untze, 3/4, lau metro eta 23 zentmetro.
- Astei Jatetxea (Maume): 66 untze, 3/4, bost metro eta 68 zentimetro.
- Maiora Elkartea (Maume): 65 untze, 1/2, bost metro eta 31 zentimetro.
- Iker Legarreta (Bermeo): 65 untze, 1/2 eta 33 zentimetro.
- Mañukobenta (Mañu): 65 untze.
- Saatxibar (Etxebarri): 61 untze.