Ikastaroan izena emateko azken eguna barikua izango da
Nabarnizko Udalak herritarrentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroan parte-hartzen dutenek, eguneroko objektuak apainduko dituzte lore sikuekin. Izena emoteko azkenengo eguna, barikua izango da. Interesatuek udaletxera gerturatu behar dute edo 94-625 5...
Nabarnizko Udalak herritarrentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroan parte-hartzen dutenek, eguneroko objektuak apainduko dituzte lore sikuekin. Izena emoteko azkenengo eguna, barikua izango da. Interesatuek udaletxera gerturatu behar dute edo 94-625 50 77 telefono zenbakira deitu behar dute. Ikastaroa hamabi ordukoa izango da eta Gizarte Lokalean emongo dituzte klaseak. Hilaren 25ean hasiko da ikastaroa.