Bermeo Bermeoko Udalak emondako datuen arabera, 212 dira Bermeon erroldatuta dauden 85 urtetik gorako herritarrak. Pertsona horien egoera aztertu gura izan du Bermeoko Udalak, eta horretarako, erroldatutako 124 pertsona kontutan hartua, ikerketa egin du. Bakarrik bizi diren hirugarren adineko bermeotar horiei buruzko datuak «onak» direla aipatu du Udalak. Izan be, ikerketaren emaitzek adierazi dutenez, ikertutako pertsona horien %99,2k egoera pertsonal ona dauka, gainontzeko %0’8k hain ona ez duen bitartean. Horrekin batera, ikerketan tratu txarren kasurik ez dela detektatu jakinarazi dute emaitzek. Bestalde, ikerketaren emaitzek 124 pertsona horietatik %79,84 emakumeak eta gizonezkoak %20,16 direla erakutsi dute. Horiei guztiei Bermeoko Udalak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuei buruz galdetu zaie eta 79 pertsonak zerbitzu horiek zertan oinarritzen diren jakin dute. Horrez gain, ikerketutako 124 bermeotar horietatik 82k laguntzaren bat behar izaten dute eguneroko jarduerei aurre egin ahal izateko. 49 pertsona, gainera, etxez-etxeko zerbitzuaz baliatzen dira. Gainontzeko 42 herritarrek ez dute inolako laguntzarik egunerokotasunerako, beti be, Atiempo ikerketaren arabera. Zerbitzuez baliatuz Etxebizitzei dagokienez, ikertutako hirugarren adineko pertsona horietako batzuek oztopo arkitektonikoak dituzte euren etxeetan. 124tik 77k igogailua daukate eta gainontzeko 47k ez. Halanda be, igogailurik ez duten 47 bermeotar horietatik 33k igogailua izatearen beharra daukate. Beste hamalauk, momentuz, horren beharrik ez dutela aitortu dute hortaz [...]
Ura gai nagusi izango duen Uraren Garrantzia izeneko argazki txapelketa antolatu du Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Txapelketa hori martxoaren 22an gogoratzen den Uraren Mundu Mailako Egunaren harira antolatu dute. Adin guztietako herritarrei zuzendutako txapelketa dela azaldu dute antolatzaileek eta helburu nagusia «izakien biziraupenerako ura zein garrantzitsua den jabetuaraztea eta bere erabilera jasangarria sustatzea» da. Martxoaren 22ra arte Argazki txapelketa horretan parte hartu gura dutenek martxoaren 22a izango dute irudiak bidaltzeko azken eguna. Argazkiak posta elektronikoz bidali daitezkeela jakinarazi dute, partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora, hain zuzen be. Mezuaren gaian Uraren Garrantzia ipini beharko dute parte-hartzaileek. Ondoren, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak aukeratutako epaimahaiak aukeratuko du txapelketako argazkirik onena. Izakiaren iraupenarako uraren garrantzia hobeto erakusten duen argazkia sarituko dute, hain zuzen be. Irabazleak sasoiko nekazaritza ekologikoaren produktu sorta eta Rober Garayk Euskadiko Biodibertsitate Zentrorako beren-beregi diseinatutako kamiseta ekologiko bat hartuko ditu sari gisa. Bestalde, parte-hartzaile guztien artean nekazaritza ekologikoaren beste produktu sorta bi zozkatuko dituzte. Bisita gidatuak ikasleentzat Uraren Mundu Mailako Eguna gogoratu asmoz, martxoaren 21ean hasi eta 25era bitartean ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak antolatu dituzte Madariaga Dorretxean. Bisita horietan urak izaki bizidunen bizitzarako duen garrantziaz ohartaraziko diete ikasleei. Bisita gidatu horiek modu ludikoan antolatu badituzte be, ingurumen hezkuntza dute helburu. Ziklo [...]
Koldo Carbonell Ajangizko alkateak atzo jakinarazi zuenez, “Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Finsa-Inamak ez dute inongo proiekturik aurkeztu enpresa Ajangizko eta Mendatako lurretan kokatzeko”. Ajangizko Udaletxean egindako agerraldian adierazi bezala, “herri bion arteko industrigunea denon ahotan ibili arren, Udalak ez dauka horren berririk”. Komunikabideen bitartez izan dute albistearen berri. Carbonellentzat, egoera ez da bidezkoa. Ajangizko udalaren autonomia errespetatu gabe horrelako proposamenak egitea, udalaren “erabaki eskumenaren aurka” doala uste du. Alkateak azaldu zuenez, “Ajangizko Udala, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) lantzen ari da”. Plan horretan, halan da be, ez da industrigunea aurreikusten, inolako “proiekturik ez dagoelako”. Ildo horretatik, proiekturen bat aurkeztuz gero, seriotasun osoz aztertuko dutela esan zuen Carbonellek. “Eskualde honek, denon arteko elkarlana behar du irtenbideak bilatzeko ahaleginean eta Ajangizko Udala laguntzeko prest dago” esan zuen. Finsa-Inama Ajangizen kokatu ahal izateko, halan da be, udalak zenbait baldintza jarri zituen. Lehenengo, proiektua aurkeztu beharko dute eta “enpresaren ezaugarriak” zehaztasun osoz azaldu beharko dituzte arduradunek. Horrelako enpresa batek ingurumen eta osasun arloko legedia “zorroztasunez” bete behar duela argudiatzen du, emisioek bizilagunengan sor ditzaketen “kalteak garrantzitsuak” direlako. “Kezka handiz” bizi dute egoera Ajangizko Udalak “kezka handiz” bizi du Finsa-Inamaren egoera. 160 lanpostu zuzen eta zeharkako lanpostu asko “jokoan” daudela argudiatzen dute, baina [...]