‘Uraren Garrantzia’ argazki txapelketa antolatu du Madariaga Dorretxeak
Ura gai nagusi izango duen Uraren Garrantzia izeneko argazki txapelketa antolatu du Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Txapelketa hori martxoaren 22an gogoratzen den Uraren Mundu Mailako Egunaren harira antolatu dute. Adin guztietako herritarrei zuzendutako txapelketa dela azaldu dute antolatzaileek eta helburu nagusia «izakien biziraupenerako ura zein garrantzitsua den jabetuaraztea eta bere erabilera jasangarria sustatzea» da. Martxoaren 22ra arte Argazki txapelketa horretan parte hartu gura dutenek martxoaren 22a izango dute irudiak bidaltzeko azken eguna. Argazkiak posta elektronikoz bidali daitezkeela jakinarazi dute, partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora, hain zuzen be. Mezuaren gaian Uraren Garrantzia ipini beharko dute parte-hartzaileek. Ondoren, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak aukeratutako epaimahaiak aukeratuko du txapelketako argazkirik onena. Izakiaren iraupenarako uraren garrantzia hobeto erakusten duen argazkia sarituko dute, hain zuzen be. Irabazleak sasoiko nekazaritza ekologikoaren produktu sorta eta Rober Garayk Euskadiko Biodibertsitate Zentrorako beren-beregi diseinatutako kamiseta ekologiko bat hartuko ditu sari gisa. Bestalde, parte-hartzaile guztien artean nekazaritza ekologikoaren beste produktu sorta bi zozkatuko dituzte. Bisita gidatuak ikasleentzat Uraren Mundu Mailako Eguna gogoratu asmoz, martxoaren 21ean hasi eta 25era bitartean ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak antolatu dituzte Madariaga Dorretxean. Bisita horietan urak izaki bizidunen bizitzarako duen garrantziaz ohartaraziko diete ikasleei. Bisita gidatu horiek modu ludikoan antolatu badituzte be, ingurumen hezkuntza dute helburu. Ziklo [...]
Ura gai nagusi izango duen Uraren Garrantzia izeneko argazki txapelketa antolatu du Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Txapelketa hori martxoaren 22an gogoratzen den Uraren Mundu Mailako Egunaren harira antolatu dute.
Adin guztietako herritarrei zuzendutako txapelketa dela azaldu dute antolatzaileek eta helburu nagusia «izakien biziraupenerako ura zein garrantzitsua den jabetuaraztea eta bere erabilera jasangarria sustatzea» da.
Martxoaren 22ra arte
Argazki txapelketa horretan parte hartu gura dutenek martxoaren 22a izango dute irudiak bidaltzeko azken eguna.
Argazkiak posta elektronikoz bidali daitezkeela jakinarazi dute, partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora, hain zuzen be. Mezuaren gaian Uraren Garrantzia ipini beharko dute parte-hartzaileek.
Ondoren, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak aukeratutako epaimahaiak aukeratuko du txapelketako argazkirik onena. Izakiaren iraupenarako uraren garrantzia hobeto erakusten duen argazkia sarituko dute, hain zuzen be.
Irabazleak sasoiko nekazaritza ekologikoaren produktu sorta eta Rober Garayk Euskadiko Biodibertsitate Zentrorako beren-beregi diseinatutako kamiseta ekologiko bat hartuko ditu sari gisa. Bestalde, parte-hartzaile guztien artean nekazaritza ekologikoaren beste produktu sorta bi zozkatuko dituzte.
Bisita gidatuak ikasleentzat
Uraren Mundu Mailako Eguna gogoratu asmoz, martxoaren 21ean hasi eta 25era bitartean ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak antolatu dituzte Madariaga Dorretxean. Bisita horietan urak izaki bizidunen bizitzarako duen garrantziaz ohartaraziko diete ikasleei. Bisita gidatu horiek modu ludikoan antolatu badituzte be, ingurumen hezkuntza dute helburu.
Ziklo guztiei zuzendutako bisitak izango direla zehaztu dute, eta eguneko, gehienez, 60 ikasle hartuko dituzte. Ordubeteko bisitak izango dira eta hiru ordu izango dituzte aukeratzeko: 10:30etik 11:30era, 12:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 16:00etara.
Interesa duten ikastetxeek aurretiaz emon beharko dute izena, 94-687 04 02 telefonora deituta edota info@torremadariaga.org helbidera idatziz.