Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Carbonell: “Ez dute proiekturik aurkeztu Inama Ajangizko eta Mendatako lurretara eramateko”

Busturialdea
Orokorra

Koldo Carbonell Ajangizko alkateak atzo jakinarazi zuenez, “Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Finsa-Inamak ez dute inongo proiekturik aurkeztu enpresa Ajangizko eta Mendatako lurretan kokatzeko”. Ajangizko Udaletxean egindako agerraldian adierazi bezala, “herri bion arteko industrigunea denon ahotan ibili arren, Udalak ez dauka horren berririk”. Komunikabideen bitartez izan dute albistearen berri. Carbonellentzat, egoera ez da bidezkoa. Ajangizko udalaren autonomia errespetatu gabe horrelako proposamenak egitea, udalaren “erabaki eskumenaren aurka” doala uste du. Alkateak azaldu zuenez, “Ajangizko Udala, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) lantzen ari da”. Plan horretan, halan da be, ez da industrigunea aurreikusten, inolako “proiekturik ez dagoelako”. Ildo horretatik, proiekturen bat aurkeztuz gero, seriotasun osoz aztertuko dutela esan zuen Carbonellek. “Eskualde honek, denon arteko elkarlana behar du irtenbideak bilatzeko ahaleginean eta Ajangizko Udala laguntzeko prest dago” esan zuen. Finsa-Inama Ajangizen kokatu ahal izateko, halan da be, udalak zenbait baldintza jarri zituen. Lehenengo, proiektua aurkeztu beharko dute eta “enpresaren ezaugarriak” zehaztasun osoz azaldu beharko dituzte arduradunek. Horrelako enpresa batek ingurumen eta osasun arloko legedia “zorroztasunez” bete behar duela argudiatzen du, emisioek bizilagunengan sor ditzaketen “kalteak garrantzitsuak” direlako. “Kezka handiz” bizi dute egoera Ajangizko Udalak “kezka handiz” bizi du Finsa-Inamaren egoera. 160 lanpostu zuzen eta zeharkako lanpostu asko “jokoan” daudela argudiatzen dute, baina [...]

2011/03/02
Gernikaldeko Hitza

Koldo Carbonell Ajangizko alkateak atzo jakinarazi zuenez, “Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Finsa-Inamak ez dute inongo proiekturik aurkeztu enpresa Ajangizko eta Mendatako lurretan kokatzeko”. Ajangizko Udaletxean egindako agerraldian adierazi bezala, “herri bion arteko industrigunea denon ahotan ibili arren, Udalak ez dauka horren berririk”. Komunikabideen bitartez izan dute albistearen berri.

Carbonellentzat, egoera ez da bidezkoa. Ajangizko udalaren autonomia errespetatu gabe horrelako proposamenak egitea, udalaren “erabaki eskumenaren aurka” doala uste du. Alkateak azaldu zuenez, “Ajangizko Udala, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) lantzen ari da”. Plan horretan, halan da be, ez da industrigunea aurreikusten, inolako “proiekturik ez dagoelako”.

Ildo horretatik, proiekturen bat aurkeztuz gero, seriotasun osoz aztertuko dutela esan zuen Carbonellek. “Eskualde honek, denon arteko elkarlana behar du irtenbideak bilatzeko ahaleginean eta Ajangizko Udala laguntzeko prest dago” esan zuen.

Finsa-Inama Ajangizen kokatu ahal izateko, halan da be, udalak zenbait baldintza jarri zituen. Lehenengo, proiektua aurkeztu beharko dute eta “enpresaren ezaugarriak” zehaztasun osoz azaldu beharko dituzte arduradunek. Horrelako enpresa batek ingurumen eta osasun arloko legedia “zorroztasunez” bete behar duela argudiatzen du, emisioek bizilagunengan sor ditzaketen “kalteak garrantzitsuak” direlako.

“Kezka handiz” bizi dute egoera

Ajangizko Udalak “kezka handiz” bizi du Finsa-Inamaren egoera. 160 lanpostu zuzen eta zeharkako lanpostu asko “jokoan” daudela argudiatzen dute, baina inor ez da udalagaz harremanetan jarri.

Finsa-Inamaren egoeraz gain, Busturialdeko industriguneen egoera be “tamalgarria” da Ajangizko Udalaren ustetan. “Enpresa batzuk itxi egin dituzte, beste batzuk lekualdatu egin behar izan dituzte eta berton geratzen diren enpresa gehienak zailtasunak dituzte”.

Industriaren gainbeheragaz lotuta, langabezia tasak gora egin du eta arazo horri irtenbidea emoteko laguntza eskeini du Ajangizko Udalak. “Gazteek beste eskualde batzutara joan behar izaten dute lan bila, prekaritatea zabaltzen doa eta etorkizuna iluna da” adierazi zuen Carbonellek.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.