85 urtetik gorakoen %99,19k “egoera pertsonal ona” dauka, Atiempo ikerketaren arabera
Bermeo Bermeoko Udalak emondako datuen arabera, 212 dira Bermeon erroldatuta dauden 85 urtetik gorako herritarrak. Pertsona horien egoera aztertu gura izan du Bermeoko Udalak, eta horretarako, erroldatutako 124 pertsona kontutan hartua, ikerketa egin du. Bakarrik bizi diren hirugarren adineko bermeotar horiei buruzko datuak «onak» direla aipatu du Udalak. Izan be, ikerketaren emaitzek adierazi dutenez, ikertutako pertsona horien %99,2k egoera pertsonal ona dauka, gainontzeko %0’8k hain ona ez duen bitartean. Horrekin batera, ikerketan tratu txarren kasurik ez dela detektatu jakinarazi dute emaitzek. Bestalde, ikerketaren emaitzek 124 pertsona horietatik %79,84 emakumeak eta gizonezkoak %20,16 direla erakutsi dute. Horiei guztiei Bermeoko Udalak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuei buruz galdetu zaie eta 79 pertsonak zerbitzu horiek zertan oinarritzen diren jakin dute. Horrez gain, ikerketutako 124 bermeotar horietatik 82k laguntzaren bat behar izaten dute eguneroko jarduerei aurre egin ahal izateko. 49 pertsona, gainera, etxez-etxeko zerbitzuaz baliatzen dira. Gainontzeko 42 herritarrek ez dute inolako laguntzarik egunerokotasunerako, beti be, Atiempo ikerketaren arabera. Zerbitzuez baliatuz Etxebizitzei dagokienez, ikertutako hirugarren adineko pertsona horietako batzuek oztopo arkitektonikoak dituzte euren etxeetan. 124tik 77k igogailua daukate eta gainontzeko 47k ez. Halanda be, igogailurik ez duten 47 bermeotar horietatik 33k igogailua izatearen beharra daukate. Beste hamalauk, momentuz, horren beharrik ez dutela aitortu dute hortaz [...]
Bermeo Bermeoko Udalak emondako datuen arabera, 212 dira Bermeon erroldatuta dauden 85 urtetik gorako herritarrak. Pertsona horien egoera aztertu gura izan du Bermeoko Udalak, eta horretarako, erroldatutako 124 pertsona kontutan hartua, ikerketa egin du. Bakarrik bizi diren hirugarren adineko bermeotar horiei buruzko datuak «onak» direla aipatu du Udalak. Izan be, ikerketaren emaitzek adierazi dutenez, ikertutako pertsona horien %99,2k egoera pertsonal ona dauka, gainontzeko %0’8k hain ona ez duen bitartean. Horrekin batera, ikerketan tratu txarren kasurik ez dela detektatu jakinarazi dute emaitzek.
Bestalde, ikerketaren emaitzek 124 pertsona horietatik %79,84 emakumeak eta gizonezkoak %20,16 direla erakutsi dute. Horiei guztiei Bermeoko Udalak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuei buruz galdetu zaie eta 79 pertsonak zerbitzu horiek zertan oinarritzen diren jakin dute. Horrez gain, ikerketutako 124 bermeotar horietatik 82k laguntzaren bat behar izaten dute eguneroko jarduerei aurre egin ahal izateko. 49 pertsona, gainera, etxez-etxeko zerbitzuaz baliatzen dira.
Gainontzeko 42 herritarrek ez dute inolako laguntzarik egunerokotasunerako, beti be, Atiempo ikerketaren arabera. Zerbitzuez baliatuz Etxebizitzei dagokienez, ikertutako hirugarren adineko pertsona horietako batzuek oztopo arkitektonikoak dituzte euren etxeetan. 124tik 77k igogailua daukate eta gainontzeko 47k ez. Halanda be, igogailurik ez duten 47 bermeotar horietatik 33k igogailua izatearen beharra daukate. Beste hamalauk, momentuz, horren beharrik ez dutela aitortu dute hortaz galdetzerakoan.
124 pertsona horietako batzuk, euren egoera kontutan hartuta, zerbitzuren batez baliatzen dira; guztira, 50 dira zerbitzu horiek eskatzen dituztenak. Horietatik 31, gainera, oinarrizko zerbitzuetatik pasatu dira. 50 herritar horien artean, pertsona bi bakarrik bizi dira, ez dute familiaren laguntzarik jasotzen eta, gainera, ez dira inoiz oinarrizko zerbitzuetatik pasatu.