Herenegun Busturian Ertzaintzak atxilotutako Iñaki Bengoa gaztea espetxera bidali du Pablo Ruz Madrilgo Audientzia Nazionaleko epaileak. Atzo eraman zuten epaitegira, deklaratzeko. Epaile horrek atzo kaleratutako autoan 2002an Bilbon autobus bati eras...
Herritarrekin batear inauguratu dute gaur Foruko San Martin eliza. 12:30ean hasi da Bilboko gotzain Mario Izetak eman duen meza. Busturialdeko herrietako hainbat alkatek, Kultua diputatu Josune Ariztondok eta Foruko seme den Joan Mari Torrealdai euskal...
Atzo 19:00ak aldera, Elantxobeko portura jeisten den errepidearen zati bat erori egin zen eta zulo handi bat dago bertan. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, goizean izan dira Elantxoben, eta bidezko azterketak egin ostean, "errail bat irekitzea" erabaki dute Udaletxean argitu duten bezala. "Semaforo bidez" kontrolatuko dute ireki duten erraila.
San Martin jaien baitan, bederatzigarren txerriki azoka antolatu du Andeko tabernak, domekan, 10:00etatik 15:30era. Guztira, 32 postu izango direla azaldu dute antolatzaileek, eta gehienek txerrikiak salduko dituzte. Azokaren baitan, odoloste onenak ere saria jasoko du. Txapelketa horretan 22 parte-hartzaile izango dira.