Epaileak espetxera bidali du Iñaki Bengoa
Herenegun Busturian Ertzaintzak atxilotutako Iñaki Bengoa gaztea espetxera bidali du Pablo Ruz Madrilgo Audientzia Nazionaleko epaileak. Atzo eraman zuten epaitegira, deklaratzeko.
Epaile horrek atzo kaleratutako autoan 2002an Bilbon autobus bati eras...
Herenegun Busturian Ertzaintzak atxilotutako Iñaki Bengoa gaztea espetxera bidali du Pablo Ruz Madrilgo Audientzia Nazionaleko epaileak. Atzo eraman zuten epaitegira, deklaratzeko.
Epaile horrek atzo kaleratutako autoan 2002an Bilbon autobus bati eraso egitea leporatzen dio gazteari. Hain zuzen, urte hartako otsailaren 10ean Buia auzoan zerbitzu publikoa ematen zuen autobus bati su ematen lagundu zuela dio epailearen autoak.
Herrizaingo sailak herenegun esan zuenez, DNA frogen emaitzetan oinarrituta eman zuen Ruzek Bengoa San Miguel atxilotzeko agindua. Berri agentzien arabera, Ertzaintzak arropak aurkitu zituen autobusa erasotu zuten lekuan (guanteak eta kaputxa bat). Handik ateratako aztarna genetikoek ustez Bengoak botatako zigarro okin batetik lortutakoekin bat egiten dutela eta hori oinarri hartuta atxilotu zutela diote iturri horiek.