Erori egin da portura doan errepidearen zati bat Elantxoben
Atzo 19:00ak aldera, Elantxobeko portura jeisten den errepidearen zati bat erori egin zen eta zulo handi bat dago bertan. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, goizean izan dira Elantxoben, eta bidezko azterketak egin ostean, "errail bat irekitzea" erabaki dute Udaletxean argitu duten bezala. "Semaforo bidez" kontrolatuko dute ireki duten erraila.
Atzo 19:00ak aldera, Elantxobeko portura jeisten den errepidearen zati bat erori egin zen eta zulo handi bat dago bidean. Gau osoan zehar, herria inkomunikatuta izan da eta ibilgailuek ezin izan dute errepidea erabili. Portuaren inguruan bizi diren herritarrak “kexati” agertu dira errepidea “behin baino gehiagotan” erori delako azken urteetan.
Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, goizean izan dira Elantxoben, eta bidezko azterketak egin ostean, “errail bat irekitzea” erabaki dute Udaletxean argitu duten bezala. “Semaforo bidez” kontrolatuko dute ireki duten erraila. Gaineratu bezala, “Espainiako Gobernuko Ingurumen ministerioko Kosta Mugapearekin bilduta izan da herriko zinegotzi bat”, baina oraindik ez dago eztabaidatutakoaren berririk.
Teknikariek azaldu duten bezala, “olatuek errepidearen behekaldean dagoen lurra kendu dute, eta horren ondorioz, errepidea erori egin da”.
Behin betiko irtenbidea
Atzokoa, ez da izan errepidea erortzen den lehenengo aldia eta Udalak behin-betiko irtenbidea eskatuko die inplikatutako erakundeei.
Elantxobeko Udaletik ohar bidez jakinarazi duten bezala, “Amaia Eiguren alkatesa, Kosta Mugapearekin bildu zen bere garaian eta olatuei eusteko dagoen horma,aterpetxera arte luzatzea eskatu zuen arazo gehiago ez izateko. Hala ere, orandik ez da inolako obrarik egin”.