Bizkaiko Foru Aldundiak Hori da/Ez da horia, kanpaina aurkeztu du gaur [apirilak 2], "hondakinak kudeatzeko sistema hobetu eta herritarrak sentsibilizatzeko konpromisoa sendotu" asmoz. Ekimenaren barruan azoka ibiltaria dago, hainbat udalerri zeharkatuko dituena, besteak beste, Bermeo.
Euskaltzaindiak Euskal Herriko 68 erakunde pribatu eta publikorekin lankidetzan osatu du Euskararen Erreferentzia Corpusa, hedabide nagusiekin eta gizarte-eragile askorekin batera, eta tartean dago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. 123.124 dokumentu, 154,21 milioi testu-hitz eta 129.817 lema biltzen ditu, 2000. urtetik 2023ra bitartean euskaraz idatzitako edo ekoitzitako testuetatik hartuak.
Mendexa (%27), Amoroto (%25), Aulesti (%22), Ispaster (%20) eta Berriatuan (%17) egiten dute gehien euskeraz Bizkaian. Ikusi Busturialdeko herriz herriko datuak.
Elixabete Etxanobek Bizkaiko Batzar Nagusien kontrol saioan egindako adierazpenen harira, Guggenheim Urdaibai Stop plataformatik "kezka itzela" dutela argitu dute, museo proiektuaren inguruko entzute prozesua dela eta. Agirre Lehendakaria Centerreri ardura eskaria bidali dio plataformak.
Calathea taldeak bigarren EPa kaleratu du: ‘Flowers & Knives’. Lan berrian post hardcore eta screamo estiloetara "gehiago hurbiltzea" bilatu dute, eta lehenengo erantzuna "oso ona" izan da.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Orai NLP zentroak AskHezi euskarazko diktakteta-sistema berria garatu du. Hala ere, sistema umeengana iristeko azken urratsa falta da, azpiegitura handia eskatzen baitu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek publiko guztientzako eta askotariko programazioa dakarte aurten, lurraldeko ondare historikoa, kulturala eta artistikoa ezagutzera emateko.
Helena Barrenetxea durangarrak eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak III. Euskotren Winter Seriesa irabazi dute, finalean Elaia Gogenola berriatuarra eta Oaia Otaño mutrikuarra menpean hartuta. Gizonezkoen Banakako Seriesa Aritz Erkiaga ispastertarrarentzat izan da, Johan Sorozabal miarriztarrari gailendu ondoren.
Domekan [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak bederatzi auzolandegi antolatu ditu aurtengorako Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Muxikan eta Lekeition. Parte hartzeko aurretiazko izen emantea zabaldu dute, apirilaren 22a arte.
Ekitaldiz eta aldarrikapenez beteko dira Busturialdeko kale zein plazak datozen egunotan. Izan ere, Emakumeen Eguna bihar [martxoak 8] bada ere, gaurko zein osteko egunetarako ere hitzorduak zehaztu dituzte herriz herri.
Euskal Australiar Elkartearen 'Basques in Australia' erakusketa Nabarnizko elizara ere ailegatu da. Australiara joandako euskaldunen bizipenen aurkezpena da erakusketa, eta asteburuan bisitatu ahalko da.
Busturialdeko Plan Estrategikoaren talde eragilearen atzoko bileran udalek lehentasunezko proiektuei buruz duten iritzia azaldu zuten, eta, horri esker, atxikimendu handienekoak identifikatu zituzten. Zerrenda hori herritarrek egindako ekarpenek aberastuko dute
Lurgaia Fundazioak 50,4 hektareako erosketa akordioak lortu ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren hegoaldean. Hiru lur eremu erosiko dituzte, eta bakoitza aztertu eta gero pixkanaka berreskuratuko dituztela azaldu dute.
Euskorpora elkarteak Euskorpus ekimena garatuko du, besteak beste, adimen artifizialaren potentziala euskararen zerbitzura jartzeko. Proiektua hiru fase nagusitan egingo dutela azaldu dute.
Agurainen ospatu den Eudelen 57. Batzar Orokorrean egon dira Muxika, Mundaka, Bermeo, Murueta, Mendata, Errigoiti, Kortezubi, Gautegiz Arteaga, Foru eta Arratzuko alkateak.