
Rosa Mari Sanchezen 13 artelaneko pintura erakusketa ikusgai dago Muxikako Zubieta Errota kultur etxeko beheko solairuan.

Urdaibaiko kostaldean kosta legea berrikustea onartu zuen joan den astean Espainiako Gobernuak, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta. EH Bilduk aldundiari eskatu dio Urdaibaiko kostaldea babesteko helburua duen legea aldatzearen arrazoiak eta ondorioak azaltzeko.

Indarkeria Matxistaren kontrako egunaren biharamunetan ere salaketak kalera atera dituzte Busturialdeko herritarrek. Nabarnizen elkarretaratzean batu dira, eta Muxikan, berriz, bertso saio musikatuagaz gozatu dute.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, Busturialdeko elkarte, eragile eta herritarrek kaleak hartu dituzte, eta aldarrikapen egun bihurtu dute azaroaren 25a. Elkarretaratzeak, kultur jarduerak nahiz manifestazioak egin dituzte eskualdeko hainbat udalerritan. Besteren artean, Gernika-Lumon eta Bermeon bildu dira Itaia nahiz Emakume Sareko kideak.

Muxikako haurrek collage bat egin dute Biolentzia Matxistaren Aurkako Egunean, Zubieta Errotan

Emakumeek beren egunerokotasunean jasan behar izaten dituzten patriarkatuaren era askotako biolentziak salatuko dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean. Erakundeek antolatutako aldarrikapenei herriz herri egingo diren ekimenak batuko zaizkie, hala nola, elkarretaratzeak, manifestazioak, irakurketak edota denetariko kultur jarduerak.

change.org plataforman sinadurak batzen ari dira. Besteak beste, Arreta Goiztiarraren zerbitzua 6 urtetik gorakoei ere ematea eskatzen dute, "ume bakoitzak behar duen denboran eta kasu bakoitza aztertuta".

Herri dinamikaren tesi eta lan-ildo nagusiak zein antolaketa eredua birpentsatzeko eztabaida prozesua izango da. Martxora arte ekarpenak egin daitezke.

Bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan Amurrion, eta Onintza Enbeita Maguregi laugarren sailkatu zen; Alaia Martin Etxebestek lortu zituen puntu gehien. Abenduaren 3an jakingo da zeintzuk arituko diren Txapelketa Nagusiko finalean.

Errekonozimendu egunetik kanpo ibilbideetan harrapatzen dutena zigortuko dute. Rallyaren hasiera ofiziala Lekeition egingo da, apirilaren 27anBerritasunez beteta dator VII. Lea-Artibai Rallya, euretako nagusiena parte hartzaileek egin beharreko tarteak...

Eskola jazarpenaren gaia oinarri duen Soka antzezlana ikusi ahal izango da gaur Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:30ean hasita. Iñaki Rikarte da obrako aktore bakarra.

Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak egindako Joseba Sarrionandia, hemen eta han dokumentala proiektatuko dute gaur, Astran, 17:00etan lehenengo, eta 19:00etan, ondoren. Sarrionandiaren eta haren gertuko lagunen eta artisten parte hartzea jasotzen du ...


Josu Bergara Aretxabaleta eatarrak Asunak diskoa grabatu berri du, Urdulizko Tio Pepe estudioan. Zazpi musikari batu, eta zuzenean sortu dute. Ardatz poetiko argiak sumatzen dira letra zein melodietan.Disko bakoitza bakarra eta berezia den moduan, grab...

Beste urte batez, Busturiko Udalak skate eta grafiti ikastaroak antolatu ditu. Tailerrak Pazko Asterako antolatu dituzte.Skate tailerra apirilaren 4an egingo dute, eguaztenean; grafiti tailerra, berriz, hurrengo egunean, apirilaren 5ean.Biak arratsalde...

Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu ekainaren 10ean giza kateak. 201,9 kilometro izango ditu giza kateak. 100.000 lagun behar dira katea osatzekoGure Esku Dago-k ekainaren 10erako antolatu duen giza katearen aurkezpen ekitaldiak egingo dituzte aste...

Bilbon kokatzen da 'Bioklik' eleberria; Familia baten istorioa kontatzen du, eta amaren hilketagaz lotuta dago. Unibertsitatean zientzia politikoak ikasten ari den ikasle batek idatzitako txostena da.Asel Luzarraga Zarrabeitiak (Mundaka, 1971) bere azk...

Foruko Udalak Jose Ortuzar Atxirika alkate ohia omenduko du bere jaiotzaren 120. urteurrenean.Ortuzar diktadura frankista baino lehenago izan zen Foruko alkate, eta erbestean hil zen. Berak egindako lana eta herriaren alde egindako sakrifizioa omentzek...

Beste urte batez, Busturiko Udalak skate eta grafiti ikastaroak antolatu ditu. Tailerrak Pazko Asterako antolatu dituzte.Skate tailerra apirilaren 4an egingo dute, eguaztenean; grafiti tailerra, berriz, hurrengo egunean, apirilaren 5ean.Biak arratsalde...