Muxika

9.000 kontsumitzailek baino gehiagok egin dute bat Errigoragaz udaberriko kanpainan

120.000 litro olio eta 26.000 sorta banatuko dituzte apirilaren 20tik aurrera. Herriz-herri helduko dira kamioiak tokian tokiko boluntarioek jaso eta kontsumitzailen eskuetarainoko azken entregak antolatzeko.

"Gaztetasuna eta udalgintzako esperientzia" uztartzen dituen taldea aurkeztu du EH Bilduk

Muxika, Ibarruri eta Gorozikako EH Bilduk orain arte egindako lanari eusteko eta martxan dauden proiektu guztiak garatzeko lantaldea aurkeztu du. Herri mugimenduan elkarte eta ekimen desberdinetan aritu izan diren pertsonak aukeratu dituzte zerrendarako.

Autismoaren Espektroko Nahasmenari buruzko jardunaldia antolatu du Amatea Elkarteak

Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna da apirilaren 2a (domeka), eta aurkezpenak eta solasaldiak egingo dituzte, eguerdian, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.

Denak Jonas Vingegaarden kontra: Itzulia Basque Country ate joka dago

Apirilaren 3tik 8ra bitartean lehiatuko dute Euskal Herriko Itzulia, eta apirilaren 7an Busturialdetik igaroko da. Irteera lerroan egongo da Pello Bilbao gernika-lumotarra, hautagai nagusietako bat.

Ikasle guztien beharrak bermatuko dituen hezkuntza eredua aldarrikatuko dute Ikasle Abertzaleek, etzi

Ikasle Abertzaleak antolakundeak grebara deitu ditu Hego Euskal Herriko ikasleak etzirako (martxoak 30), "enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen" dituela salatzeko.

Besalde euskal karabana

Besaldek 2.058 kilo jaki batu ditu Sahararako

Norbanakoen diru laguntzak ere jaso dituzte; 860 euro batu dira elikagaiak erosteko. 'Piztu Itxaropena' XIX. Euskal Karabana Bilbotik abiatuko da apirilean.

Skooterada

Skooterrek beteko dute Urdaibai, zapatuan

Skooterrek hartuko dituzte errepideak. Ohi legez, Urdaibaiko errepide nagusiak saihestuko ditu Skooteradak, eta auzo bideetatik ibiliko dira eskualdean barrena. 09:30ean batuko dira Aranen, eta 40 edo 60 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eguraldiaren arabera.

Bertsolaritza

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea maiatzaren 4an hasiko dute

Udabarria Bertsotan fasean zortzi saio lehiatuko dituzte, eta horietako bi Muxikan eta Busturian izango dira. 48 bertsolarik parte hartuko dute, eta bi multzotan banatuta ariko dira. Busturialdeko hamahiru bertsolarik izena eman dute.

Hezkuntza euskaraz izan behar dela aldarrikatuko dute euskaltzaleek, etzi

Euskarazko hezkuntza eskatzeaz gain, euskararen eta euskaldunen "aurka" epaileak egiten ari diren "oldarraldia" salatu dute. 12:00etan aterako dira Bilboko Jesusen Bihotza plazatik, eta bertara joateko hitzordua jarri du Mobiduk Gernika-Lumon, 10:30ean, autobus geltokian.

Backyardjaialdia
kazetaritzalehenetaorain

Hedabideen egiak eta gezurrak, lehen eta orain

Egungo eta lehengo kazetaritza, hedabideen atzean dauden botere politiko zein ekonomikoak eta gerra kazetarien iturriak izan dituzte hizpide ‘Kazetaritza atzo eta gaur gatazka lekuetan’ hitzaldian Txente Rekondo eta Ane Irazabalek.

Aintzina Monasterio Maguregi/ Ane Maruri Aransolo

Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa lehiatuko dute Markina-Xemeinen

Lau egunetan lehiatuko den Junior mailako 24. Bizkaiko Itzulia txirrindulari lasterketaren 2. etapa jokatuko dute gaur, Markina-Xemeinen. 16:30ean hasiko da lasterketa Aldaola kalean, eta bertan egongo da helmuga ere.Txirrindulariek 79,6 kilometroko ib...

E.M.U.
Autzagane
Bakearen museoa
Partzuergo pankarta
teknikariak
Born to Learn

Afrikaraino elkartasun bete maleta

Born to Learn Gobernuz Kanpoko Erakundeak Tanzaniako Moshi herrian duen eskolan errefortzuzko lanak egingo dituzte Olatz Betanzosek eta Irati Etxanizek. Material bilketa egiten dabiltza Zubieta Errotan

Gehiago