Muxika

Egoin zurezko eraikina

Zurezko eraikuntza dute orain ardatz, erronka berri batean

'Zelan neurtu eta kontrolatu zurezko eraikuntza industrializatuaren ingurumen inpaktua?' da erronkaren leloa. Edozein ekintzailek, startupek, ETEk, teknologia zentrok edo unibertsitatek parte hartu dezake erronkan.

Barandika eta Lopez, garaile Zumaian

Gernika-lumotarrak eta zumaiarrak bi setetan garaitu dituzte Goikoetxea eta Manzi. Zumaiako herriak omenaldi hunkigarria eskeini dio Goikoetxeari.

San Pedro jaiak
Guggenheim Urdaibair

"Urdaibai ez dago salgai"

Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren kontrako mobilizazioan, eskualdearen izaera bera "jokoan dagoela" nabarmendu dute, eta "antolatzea eta beste eskualde baten alde bultza egitea" beharrezkoa dela aldarrikatu dute.

Urdaibain bertoko basoko lau hektarea

Urdaibain bertoko basoa sustatzeko ekimena

BaSOS elkarteak crowfunding kanpaina abiatu du, lau hektareako eremua erosteko eta bertan bertako basoa landatzeko.

Pello Bilbao: "Lehen bi etapak helburu ditut, Gino Maderren omenez garaipena lortzeko"

Busturialdetik igaroko Bilbon hasi eta amaituko den Frantziako Tourreko lehen etapa. Pello Bilbao gernika-lumotarra da 'Grande Boucle'-an parte hartuko duten zazpi txirrindulari euskaldunetako bat.

Aitor Etxebarriazarraga Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako irabazlea bertsotan

Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela

Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketaren finala jokatu zuten atzo Muxikan, eta Etxebarriazarragak hartu du Ane Zuazubiskarren erreleboa. Maialen Akizugaz buruz burukoa lehiatu ostean jantzi zion txapela Josu Arriolak atzo. Eurekin batera aritu ziren finalean Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi, Oihana Arana eta Aissa Intxausti.

Mundakako sanjoan bezperako suaren argazkia

Suaren berotasunean hasi dituzte sanjoanak

Sanjoan bezperako tradizioari eutsiz, suen inguruan elkartu ziren atzo Busturialdeko herritarrak. Gaur, San Joan eguna ospatzen ari dira han eta hemen.

Urdaibaiko Guggenheim proiektuari Bandera Beltza esleitu diote

Ekologistak Martxan elkarteak, urtero legez, Bandera Beltzen txostena kaleratu du. Txosten horretako 48 banderetako bat Urdaibaiko Guggenheim proiektuak jaso du.

Argi Baltza bertsolari gazteen sariketak baditu sei finalistak

Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi gernikarrak, Aissa Intxausti lekeitiarra, Lurdes Ondaro munitibartarra, Oihana Arana eta Maialen Akizu ariko dira, domekan, 18:00etan, Muxikako Urretxindorran lehiatuko den finalean. Domekako azken saioa Akizuk irabazi zuen.

muxika bertsotrikipoteoa
LAB
lanetako batzuk
korrika 21 aurkezpena
euskaltzaleon topaketa
garbiker
san roman
Pankatak margotzen
53DAprentsaurrekoa
Euskaraldia Muxika
Gehiago