Muxika

Neikerrek dio arrantzako hondakinak ongarri biologiko bilakatzea dela nekazaritza jasangarria bultzatzeko irtenbidea

Neiker zentro teknologikoak SEA2LAND ekimen europarra koordinatu du, arrantzako azpiproduktuak ongarri biologiko bilakatzeko, eta, arrantza-ontzietako hondakinetatik mineralak ordezkatzeko gai diren ongarri biologikoak lortu dira, lurzoruen osasunarentzat onuragarriagoak direnak.

Busturialdeko hiru bertsolari sailkatu dira finalaurrekoen bigarren bueltara

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehen buelta amaituta, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita eta Ibai Amillategi bertsolariak sailkatu dira bigarren bueltara. Hirurak ariko dira zapatuko (azaroak 15) Bermeoko saioan, 17:00etatik aurrera, Artzan.

Muxika

Kurtzeroko kiroldegia herritarrekin batera inauguratuko dute

Harrobi Dantza Bertikaleko kideek 'Geure(r)a' ikuskizuna eskainiko dute bihar [azaroak 8], 20:30ean.

Iraganaren pasarteak objektuen bidez kontatzen dituen podcasta

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Euskal Herriko historia 100 objektutan ekimenaren podcasta aurkeztu du. Objektuen bitartez, iraganaren pasarteak kontatzen dituen egitasmoa da, haurrei zuzendutakoa, eta komiki bat ere izango du lagun.

Zortzi familia-ikuskizun eta hamar musika proiektu, DA! PRO topaketaren zazpigarren aldian

Azaroaren 25 [martitzena] eta 26an [eguaztena] egingo dute topaketa Durangon, eta parte hartu gura duten programatzaileek azaroaren 21era arte [barikua] dute izena emateko aukera.

Bueltan da esku pilotak eta auzo bizitzak bat egiten duten plaza

Azaroko lau zapatuetan lehiatuko dute Ajuriako IV. Pilota Goxua Txapelketa, asteon [azaroak 8] hasita.

Aitor Etxebarriazarraga, Abadiñon garaile

Aitor Etxebarriazarragak irabazi zuen atzo [azaroak 2], Abadiñon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren joaneko finalaurrekoa. Hilaren 15eko itzuliko finalerdirako zuzenean sailkatu zen gernika-lumotarra.

Gau beltzean, arimekin batu dira herritarrak

Arimekin elkartzeko eguna izan zen atzokoa [urriak 31], eta ez ziren falta izan tradizioz betetako ekitaldiak, ez eta oihuak, garrasiak, eta barre algarak nagusitu ziren uneak ere.

Eduki babestua
Begoña, Onintza eta Andere Enbeita — Ekoizleak

"Baserritik Gernikarak lagundu digu ekoizleei herriko beste leku batzuetan presente egoten"

Sasoian sasoikoa ekoizten dute Enbeita ahizpek, bertokoari balioa emanez eta lurra zainduz. Gernika-Lumoko Merkatu eta Baserritik Gernikararen bitartez saltzen dituzte beraien elikagaiak.

Oxigastra Curtisii

Arimen Gauean batzeko, hamaika hitzordu

Arimen Gaua ospatzeko ohitura gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta horren isla dira, esaterako, datozen egunetarako Busturialdean antolatuta dituzten hamaika ekintzak.

Urtaroen argazkiz beteko dute 2024ko egutegia muxikarrek

2024ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa martxan dago. Urtaroak erretratatu beharko dituzte muxikarrek, eta azaraoren 14ra arteko epea dute Muxikan, Gorozikan eta Ibarrurin ateratako argazkiak aurkezteko.

Bertso eskolako gazteen topaleku izango da Gorozika

Azaroaren 24tik 25era, bertso eskolako gazteen arteko harremanak sendotzeko egun pasa antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Parte hartu gura dutenek azaroaren 12a baino lehen izena eman beharko dute.

dantza

Busturialdeko Nagusien Dantzari Eguna, Muxikan

Itxas Aldeko, Alkartasunako, Irrintzi Alaiko, Urdaibaiko, Elai Alaiko, Artie Dantza Taldeko eta Baso-Txoritxuko dantzariak Muxikako frontoian elkartuko dira bihar arratsaldean [azaroak 4].

Bihar Lekeition jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa

Azken aurreko kanporaketa, berriz, Igorreko Lasarte aretoan jokatu zuten domekan [urriak 29], eta Oihana Bartra gailendu zen. Igorreko saioan bigarrena izan zen Aissa Intxausti lekeitiarra, eta hirugarrena izan zen Asier Galarza muxikarra.

Arimekin batzeko gauaren zain

Mozorroak jantzita, arimek eta hildakoek bertoko herri askotako kaleak hartuko dituzte datorren martitzenean; kalejirak eta ibilbideak, ipuin kontaketak, gozokiak...egongo dira aukeran.

Bizkaiko bertsolari txapelketa Arrigorriago kanporaketa

Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa

Arrigorriagan jokatu den kanporaketan parte hartu du Iker Uriarte Urrutia bertsolari bermeotarrak.

Gababus zerbitzua egongo da Astelehentxutxun eta Urriko Azken Astelehenean

Gernika-Lumoko autobus geltokitik aterako dira autobusak, 02:00etan eta 05:00etan Astelehentxutxu egunean, eta 00:00etan eta 03:00etan Urriko Azken Astelehenean. Interesatuek barikura [urriak 20] arteko epea dute tiketak erosi ahal izateko.

Txapela kentzeko moduko lehia

Azkarai-Bidaburu bikoteak, Gandiaga anaiak garaituta, Ajuriako II. Pilota Goxua Txapelketa irabazi du. Antolatzaileek lehiaketa herrikoiaren bigarren ekitaldiaren balorazio "bikaina" egin dute.

Mario Zatika ispastertarra, Australian
EUSKALDUNAK AUSTRALIAN (VII)

Mario Zatika

Mario Zatika 1958an joan zen Ispasterretik Australiara, eta sei urte egin zituen bertan.

Euskal Australiar Elkartea

Gazte enpresak sortzeko eta sendotzeko diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago

Gaztedi Busturialdea proiektuak biltzen dituen herrietan erroldatutako gazteek enpresak sortzeko eta horiek sendotzeko  diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute. Eskaerak urriaren 18ra arte egin ahal izango dira.

Gehiago