Kartzela insituzio patriarkalik gorenena dela dio Garmendiak, eta berez pertsonak suntsitzeko amarauna bada, emakume presoei genero ikuspegia ere aplikatzen zaiela azaldu du.
Euskal Herria Baterak deituta, herriko plazetan abestera deitu dituzte herritarrak. Etxeko balkoietan ikurrinak eta Nafarroako banderak erakusteko ere eskatu du ekimenak.
Sektore publikoan greba deitu dute ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek apirilaren 22rako. Baina, gaur goizean, Bermeo eta Gernikako langile publikoak kalera atera dira, "enplegu publiko gehiago sortzeko eta dagoena egonkortzeko eskatzeko".
Gernika-Lumon eta Bermeon bi egunetan egongo da odola emateko autobusa
Martxoaren 22tik maiatzaren 16ra egingo dute kanpaina. Datorren astetik aurrera astero bideo bat zabalduko dute, sare sozialetan eta ohiko mezularitza aplikazioetan. Kanpaina amaitzen denean, UEMAko kide diren udalerrietan bideoak aurkeztu eta tailer moduko hausnarketa saioak egingo dituzte.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako, Kantabriako, Asturiaseko eta Galiziako dantza eta antzerki produktoreen elkarteak bultzatu du ekimena. Hirugarren edizioan parte hartu gura dutenek martxoaren 18ra arteko epea dute euren ikuskizunak aurkezteko.
Artikulu, argazki, bideo edo soinu grabazioak batu gura ditu Doxa Producciones ekoiztetxeak, taldeari buruzko dokumentala egiteko.
Txertoa emateko zehaztu dituzten Bizkaiko osasun zentroetako bat da Gernikako ospitalea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 pertsona daude, eta horiei joan den astean eman zieten txertoa hartzeko txanda.