
Pasealekuko eskola publiko zaharraren eraikinean egin gura duen udal liburutegiaren proiektuari buruzko herritarren iritzia jaso gura du Gernika-Lumoko Udalak, eta parte hartze prozesua zabaldu du. Apirilaren 17ra bitartean aurkeztu ahalko dira ekarpenak.

Udalerria bisitatzea abentura interaktibo bihurtzen duen Marko Topo hezkuntza proposamena aurkeztu du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak. Familiek doan eskura dezakete.

Ez da berehalakoan ahaztuko Busturialdeak 24. Korrikari emandako babes kolosala. Bedaronatik San Pelaiora, herritarrek 'Euskara Direla' frogatu dute, eta beraien eskualdea euskararen arnasgune dela. 02:20ak aldera sartu da euskararen aldeko karabana erraldoia Busturialdera, eta 06:30ean agurtu dute herritarrek; 149 lekuko eroate egon dira aurtengoan.

Bihartik [martxoak 27] etzira [martxoak 28] lehiatuko dute Busturialdeko automobilismo proba nagusia. Gidari eta kopilotuek "ederto" erantzun diote lehiarako izen emateari. Lau tarte eta zortzi saio kronometratu izango dituzte aurten. Errepide mozketak egongo dira tarteetan. Montorre Herri Eskolan egin dute aurtengo agerraldia.

24. Korrika Busturialdera ailegatu orduko, motorrak berotu dituzte ikasleek Korrika Txikietan. Arrakastatsuak izan dira beste behin, eta kateari eusteko aldarrikapena zabaldu dute.

Bihartik (martxoak 26) domekara (martxoak 29) bitartean, Gernikako-Lumoko kale, taberna zein kulturguneak musikaz girotuko ditu Gernikako Lekuek Festibalak. Aurten leku berri bategaz dator jaialdia: Gernikako Gaztetxeagaz.

24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Bedaronak hartuko du Korrika lehenik; Busturialdea zeharkatu ondoren, Bermeotik agurtuko dute herritarrek.

Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak 17-22 galdu dute Alize Sagardui eta Enara Gaminderen aurkako Binakako Txapelketa Nagusiko finala. Gernikarrak ezin izan du seigarren txapela jantzi.

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

2025eko martxoaren 1etik aurtengo martxoaren lehenera bitartean jaiotako ume bakoitzeko haritz bat landatuko dute berriro Trama inguruan; guztira, 94 haritz.

“Bizkaian bagara. Berbak zubi” egitasmoaren lehen urteak 20 herritako askotariko herritarrak aktibatu ditu euskararen inguruan, tartean Gernika-Lumokoak eta Ondarrukoak.

Jeltzaleen ustez, udalerriarentzat estrategikoa den proiektu batek herritarren "inplikazio zuzena" izan behar du, eta, mozio bidez, udalari Pasealekuko proiektuari buruzko parte-hartze prozesua abian jartzeko eskatu dio.

Martxoaren 19an (eguena) Korrikaren hasiera ekitaldira, Atharratzera, joan gura dutenentzako autobusa antolatu du Busturialdeko AEK-k. Izena eman behar da, eta horretarako azken eguna da biharkoa (martxoak 16).