Elantxobe

Argi Baltza bertsolari gazteen sariketak baditu sei finalistak

Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi gernikarrak, Aissa Intxausti lekeitiarra, Lurdes Ondaro munitibartarra, Oihana Arana eta Maialen Akizu ariko dira, domekan, 18:00etan, Muxikako Urretxindorran lehiatuko den finalean. Domekako azken saioa Akizuk irabazi zuen.

Nadia Nemeh Shomaly izango da EH Bilduren alkategaia

Bermeoko EH Bilduko ordezkariek azaldu dutenez, Guzanekin adostutako akordioan zehazten da EH Bilduko hautagaia izatea Bermeoko alkate, eta gogoratu dute EH Bilduren eta Guzanen arteko akordioa Bermeok "behar duen aldaketari aurre egiteko" proiektu bateratuen beharrizanagatik sortu zela, eta udalaren osaketari buruz hitz egiterakoan eta alkatetzaren alderdi ordezkatzailea nor izango den adieraztean, "Guzan herri plataformak baiezkoa eta babes guztia eman ziola EH Bilduri".

Inoizko martxarik jendetsuena, bi gurpilen gainean

850 txirrindulari baino gehiagok parte hartu zuten zapatuan Oiz Erronka Martxa Zikloturistaren 13. edizioan. Bingen Fernandez omendu zuten, eta "giro ederrean" elkartu zirela adierazi dute Aixerrotape Txirrindulari Elkartekoek.

2027ra bitarteko udalbatzak eratu dira

Bermeon EH Bilduk eta Guzan herri plataformak osatutako koalizio gobernua izango da datozen lau urteetan, eta Asier Larraurik hartu du aginte makila. Gernika-Lumon, berriz, EAJren aldeko botoak jasota, Guztiontzako Herria herri hautagaitzaren Jose Maria Gorroño izendatu dute alkate, baina esan duenez, hilabete eta erdiren ostean, bere anai Iñaki Gorroño izango da alkatea. Herri txikiei dagokienez, Mundakan EH Bilduk eta Herritar Alternatibak udal gobernua osatzeko akordioa lortu dute, eta Sorne Rubio da alkatea.

Suak berotutako auzoetako jaien argia

Zenbait herritako jai nagusiak dira sanjoanak, baina auzoetan ere badago zer ospatu urteko egunik luzeenetan. 2. Buelta Kanpantxun batuko dira Kanpantxun, eta Ajurian jaiei bultzada ematen segiko dute.

arrauna

850 txirrindulari baino gehiagok parte hartuko dute Oiz Erronkan

Aurreko urteetan ez bezala, San Juan kalean egongo da irteera eta helmuga lekua, eta Merkatu plaza ingurua ere itxita egongo da.

"Gauza bera egingo al zenukete Yellowstonen edo Yosemiten?"

Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak proiektuaren irregulartasunak eta informazio falta salatu ditu. Herritarren sinadura bilketa kanpaina ere abiatu dute.

Joanes Goitisolok irabazi du Sestaoko V. Triatloi Olinpikoa

Ascentium Arabatri taldeko Joanes Goitisolo Otazua gernikarra izan da Sestaoko V. Triatloiko irabazlea. 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egiteko 01.59.26 behar izan zuen. Proba, gainera, Euskal Herriko zirkuituko zo...

N.B.A.

Espainiako selekzioaren deia jaso dute Martinez eta Arrizabalagak

Iñigo Martinez eta Kepa Arrizabalaga ondarrutarrek Espainiako futbol selekzio absolutuaren deia jaso dute. Athletic Clubeko erdilaria eta Ingalaterrako Chelsea taldeko atezain fitxatu berria Luis Enrique hautatzailearen esanetara ariko dira Ingalaterr...

N.B.A.
Partzuergo pankarta

Uztaila agurtzera datoz santiagoak eta santanak

Santiago eta Santa Ana jaiek herri ugari festaz beteko dituzte datozen egunetan. Morga, Kortezubi, Busturiko Axpe auzoa, Nabarnizko Lekerika auzoa edota Ondarroa ospakizunetan sartzekotan daude.Festaz beteriko egunak heltzear daude Busturialdeko hainba...

kazetaritzalehenetaorain

Hedabideen egiak eta gezurrak, lehen eta orain

Egungo eta lehengo kazetaritza, hedabideen atzean dauden botere politiko zein ekonomikoak eta gerra kazetarien iturriak izan dituzte hizpide ‘Kazetaritza atzo eta gaur gatazka lekuetan’ hitzaldian Txente Rekondo eta Ane Irazabalek.

Aintzina Monasterio Maguregi/ Ane Maruri Aransolo

Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa lehiatuko dute Markina-Xemeinen

Lau egunetan lehiatuko den Junior mailako 24. Bizkaiko Itzulia txirrindulari lasterketaren 2. etapa jokatuko dute gaur, Markina-Xemeinen. 16:30ean hasiko da lasterketa Aldaola kalean, eta bertan egongo da helmuga ere.Txirrindulariek 79,6 kilometroko ib...

E.M.U.
Bakearen museoa
Gehiago