
Azaroaren 11 da eskaerak egiteko azken eguna. Saskiak iazko udazkeneko berak dira: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia); 55 euro, 65 eta 75 balio dituzte, hurrenez hurren.

El Gallo de Oro Edicionesegaz argitaratu du Leire Gandarias Eiguren elantxobetarrak 'Lo que queda de nosotros' poema liburua. Elantxobetarraren bigarren poema liburua da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa lehiatu zuten zapatuan Ortuellan. Txaber Altubek irabazi zuen, eta haren atzetik sailkatu ziren Mikel Retolaza busturiarra eta Julen Ibarguengoitia gernikarra.

Luis Betanzos Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztuntzailea da, eta Izaro uhartean egiten duten eraztuntze proiektuaren koordinatzailea ere bada. Irailaren 4an amaitu zuten aurtengo kanpaina, eta hogei espezie ezberdinetako 1.130 txori eraztundu dituzte. Izaroko proiektuaren xehetasun ugari eman ditu Betanzosek.

Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integratu eta desagertu egingo da urtarrilean. Erabaki hori "eskualdeko biztanleetatik urrun" hartu izana salatu dute EH Bildukoek, eta erabakia "politikoa" izan dela gehitu dute: "Sabin Etxean hartzen den erabakia da, eta, hemen, bertoko udalek betearazten dute".

Aurten indarkeria matxistaren ondorioz hildako bosgarren emakumea da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zuten atzo Igorren, eta bigarrena izan zen Julen Arzanegi Erezuma. Ibai Amillategi Omaetxebarria hirugarren postuan berdindu zuen Mikel Goiriena Larrazabalekin. Hurrengo kanporaketa Ortuellan lehiatuko da, eta bertan ariko dira Julen Ibarguengoitia Omaetxebarria eta Mikel Relotaza Etxebarria.

Hondartzen balorazioa egin du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta erabiltzaileen arabera, Aritzatxu izan da garbiena. Laga, berriz, erabiltzaileek hobekien baloratu dutenen artean dago.

Energiaren Euskal Erakundearen (EVE-EEE) zuzendari nagusia da Iñigo Ansola Kareaga markina-xemeindarra. Beste lurralde batzuekin alderatuz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoak "energia kontsumo handia" dagoela dio, eta 2030erako energia berriztagarrien erabilera %21era igotzea dela erronka.

Busturialdeko eragileen gatazkak eta aldarrikapenak aztertu eta alternatiba propioak sortzeko aukerez eztabaidatu zuten joan den astean eskualdeko ordezkari politikoek, sozialek, artistek eta akademikoek.

Gudarien oroimena transmititzeko herri ekimena egingo dute bihar, Gernika-Lumon. Hala, «borrokaren duintasun eredu» direnak gogoratuko dituzte mahai inguru eta ekitaldiaren bitartez.Euskal Herriaren aldeko borrokak eta errepresioak urteetan ez dutela...

Madalena auzokoak Zaldubide atzea txukuntzen hasi dira, auzoa modura herria osorik garbia edukitzeko helburuz; orain 50 urtetik, Kamiñazpin ere auzolana praktikan ipinita daukateLorez apainduta ageri dira Ondarroako zenbait bazter. Inguruko bizilagune...

Orain dela hiru urte hasitako bidetik, kultur egitarau oparoa antolatu du Galarrena Kultur Elkarteak udarako. Lekeitiarrei ekarpena egiten jarraitu nahi dute.Hamaika kolore eta borroka zoriontsu leloa darama aurtengo egitarauak. Zergatik?Lehenengo urte...

Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa badoa aurrera, eta bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur, Bermeon. Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Buruz-buru (Busturialdea) eta Itallen (Larrabetzu) ariko dira, hain zuzen ere, zein baino z...

Foruko Udalak Susana Ibarguengoitia foruarra zoriondu du 101. urtebetetzean. Foruko Igurko egoitzako lehen egoiliarra da Ibarguengoitia, eta hara joan da Izaskun Arrieta Foruko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia. Ibarguengoitiak kandelak amatatzeko ...

Bi herrietan egun osoko egitarauak antolatu dituzte, eta ez da giro onik faltako. Lekeition 120 dantzari inguru batuko dituzte ekitaldi nagusian. Bide Batez taldeak girotuko du MutrikuEuskal Erromeriak ospatuko dituzte bihar, Lekeition eta Mutrikun. Bi...

Lekeitio BHI institutuan ikasle, langile edo langabetuentzako formakuntza teknikoa eskaintzen da, erdi mailako bi heziketa ziklo hauen bitartez: Administrazio Kudeaketa eta Instalazio Elektrikoak eta autonomikoak. Ikastetxea mota guztietako ikasleei za...

2016. urtean Abaroa Jauregiko teilatua konpondu ondoren, 2017an, eraikinak eman ahal dituen erabilera aukerak mahairatuko dituen proiektua gauzatu nahi du Lekeitioko Udalak. Azaldu dutenez, proiektua idazterako orduan laguntza teknikoa izateko lizitaz...

PADEL // Lekeitioko 1go Squash-Paddel sariketa antolatu dute ekainerako. Izen emate epea zabalik dago, eta parte hartu ahal izateko maiatzaren 30a baino aurretik eman behar da izena kiroldegiko harreran. Antolatzaileek azaldu dutenez, 14 urtetik gora e...

Eako Udaleko Sozioekonomia Batzordeak antolatuta, formazio hitzaldiak jarri dituzte herritarren eskura. Guztira, lau saio izango dira, eta bihar bigarrena egingo dute.Natxituan elkartuko dira, 11:00etan. Gure platera, gure aukera ekimeneko kide Eneko V...