Herri zerrenda
EH Bilduk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Foru Hauteskundeetan; duela lau urte baino 16.000 boto gehiago jasota, 15 jesarleku lortu dituzte.
Udal eta foru hauteskundeetan herritarren ordezkariak nortzuk izan behar ziren bozkatu zuten herritarrek, eta aldaketa handiena Gernika-Lumo egon zen: EH Bildu izan zen bozkatuena.
Bizkaiko Batzar Nagusietan 25 eserleku edukiko dituzte jeltzaleek; bi hautetsi galdu dituzte. Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak "ondo sakontzeko" goiz bada ere, datuen lehenengo irakurketa egin du Jane Eyre Urkieta jeltzale foruarrak.
Gernika-Lumon EH Bilduk lortu ditu boto gehien, eta Bermeon EAJk gehiengo osoa galdu du. Sukarrieta Kanala Bizirik herri hautagaitza nagusitu da Sukarrietan, eta Errigoitin EAJk alkatetza kendu dio EH Bilduri.
Eguerdiko zein arratsaldeko datuen arabera, Gernika-Lumon eta Bermeon parte hartzea apur bat baxuagoa izan da orain dela lau urte baino.
Domekan [maiatzak 28] ospatuko dira udal eta foru hauteskundeak. Alkatetzarako lehia handia egongo da Gernika-Lumon. EAJk eta EH Bilduk ez dute erakutsi Gorroñogaz negoziatzeko borondaterik, baina argi dago 16 urtez alkate izandakoa gako izan daitekeela hauteskunde hauetan.
Bermeoko EAJk Goiko Plazan, udaletxe aurrean, egin du gaur [maiatzak 15] agerraldia. Izan ere, hauteskunde programaren baitan udaletxeko obrak amaitzea daukate aurreikusita.
Lameran egingo dute aurkezpen ekitaldia, 14:00etan.