Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrena ospatu dute gaur [urriak 7] Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Jose Antonio Agirre Jaurlaritzako lehen lehendakariaren eta bere gobernuaren «balioa» nabarmendu du Imanol Pradales hamahirugarren legealdiko lehendakariak.

Gernika-Lumoko Berbalagunek ikasturtea hasi du, «eskaintza zabalagaz», eta urriaren 15erako ‘Feminismoa eta euskalgintza’ hitzaldia antolatu dute. Helburuen artean, Paseolagun taldea «indartu» nahi dute.

Bermeoko Udaleko Berdintasun Sailak udazkeneko egitarau feminista aurkeztu du, urritik abendura bitartean hainbat jarduera egingo direla azalduz.


Osakidetzak sindikatuen ordezkaritzari gaur-gaurkoz emandako erantzuna "ezinbesteko gutxieneko legalera" mugatzen dela eta, osasun sektoreko beharginek deituak dituzten mobilizazioekin aurrera egiteko asmoa berretsi dute gaurkoan [urriak 7].

Udaltzain batek bere etxeko langileagaz edukitako jarreraren aurrean, EH Bilduk gertatutakoa ikertzeko eskatu dio udalari. LAB sindikatuak eta Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu dute etzi [urriak 9], 19:00etan, udaletxe aurrean.

Herritarrek iritziak partekatzeko eta proposamenak egiteko asmoz, saio irekia egingo dute urriaren 15ean, eta galdetegia ere zabaldu du Gautegiz Arteagako Udalak.

Zortzi saio prestatu dituzte Bizkaiko zortzi herritan, bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistegaz jarduteko. Lea-Artibain Markina-Xemeinen eguenean [urriak 8] egingo da lehenengo bi saioetako bat eta Busturialdean Bermeok hartuko du urriaren 22ko saioetako bat.

Mendatako Cross Country Lasterketak 64 motozale elkartu ditu bere estreinaldian. Mikel Armas Perez izan da sailkapen nagusiko garailea; emakumezkoena Sandra Gomez Canterok jaso du; gazteena, Gernika Off-Roadeko kide Oier Santiso Aramaiok; beteranoena, David Kanibe Aretxagak; senior mailakoa, Armas berak.

2026 eta 2027an kiroldegia "handitzeko eta hobetzeko" proiektua planifikatzea eta udal-kirolean inbertsio handiagoa egitea eskatu dio alderdi jeltzaleak udal gobernuari. Guztiontzako Herriaren kontrako bozkekin eta EH Bilduren abstentzioagaz mozioak ez du aurrera egin.

Aste honetan egingo duten lehenengo saioa, eta aholkularitza teknikoa eskainiko dute.

Besteak beste, Bermeon eta Gernika-Lumon elkarretaratzeak egin zituzten atzo, Ernaik deituta. Mobilizazioak azken asteetan etxebizitza duinaren alde sortutako "olatu herritarraren" barruan kokatu ditu gazte erakundeak.

Josteko makinen bilduima jabe gernika-lumotarra Abelonen (Zamora) jaio zen, eta bertarko Amigos de Abelon kultur elkarteko 50 kide Gernika-Lumon izan dira asteburuan.

Foruko Udalak jakinarazi duenez, martxan da dagoeneko Foruko argazki lehiaketa. Azaroaren 8ra bitartean aurkeztu daitezke 'Herriko bazterrak' gaipean ateratako argazkiak.

Arratzuko III. Herri Martxak orain arteko parte hartzerik handiena izan zuen domekan [urriak 4], "urriko lehen domekan finkatuta" dagoela erakutsiz. 9 kilometro inguruko ibibidea oinez egin zuten askok eta beste batzuek berriz, autobusez, Denek elkarrekin bazkaldu zuten gero.

2027ko udal egutegia sortzeko asmoz, 'Gure herria' gaiaren baitako hamabi argazki hoberenen bila dabil Gautegiz Arteagako Udala. Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 23a baino lehen entregatu beharko dituzte argazkiak.

Domekan (urriak 4), Itsas Zaporeak jardunaldia hartuko du BBK Klima Abenturak, arrantza jasangarria eta tunidoen sektorea haurrengana hurbiltzeko helburuari segika. Esan dute 2026ko jarduera programazioari amaiera emango dion ekimena izango dela.