Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


BUSTURIA // Busturiko Udaleko Kultura Batzordeak mendi irteera bat antolatu du domekarako. Irteeran parte hartu gura dutenek, 09:00etan egon beharko dute Altamirako plazan. Jakinarazi dutenez, irteera aprobetxatuko dute Gautegiz Arteagako Bird Centerre...