
Eraldaketa pedagogiko eta identitarioaren alde emandako urrats berria da Bermeoko Herri Eskolako jolastoki berria, "ikasleen ongizatea bermatzeko proiektu estrategikoaren barnean eman dutena". 16:30etik aurrera, herritar guztiek parte hartu ahalko dute inaugurazio ekitaldian.

EH Bilduk "gernikarrentzat baliagarria den akordio bat" sinatu du Guztiontzako Herriarekin aurrekontuak aurrera ateratzeko: "Herriak behar dituen proiektuak aurrera ateratzeko ezinbestekoa den lankidetza instituzionalerako gutxieneko giroari ateak irekitzen dizkio".

Busturiko Udalak HAPO berria idazteko kontratua esleitu du, 223.345 eurotan. Dokumentu berriak azken urteetako hirigintza-aldaketa berriak beregain hartuko ditu, eta "araudi berriagaz bat" etorriko da. Halaber, herritarren partaidetzarako programaren hasiera ere onartu du udalak.

LABek udalean berdintasun arloan dauen gabezia nagusiak nabarmendu ditu: berdintasun teknikaririk, erasoen kontrako protokolorik eta barne berdintasun planik eza. "Benetako neurrien" alde lanean jarraitzeko hautua berretsi dute sindikatuko beharginek.

Mundakako Udalak abian du 2026ko aurrekontu parte hartzaileen prozedura. Oraingoan, baina, udalerria hiru gunetan banatu dute, eta bakoitzera esleitutako egitasmoak bozka ditzakete herritarrek.

Ostalaritzako enpresariek egin behar dituzten terrazekin lotutako izapideak bizkortu eta erraztu daitezela eskatu zuen EAJ Bermeok iragan eguenako [urriak 30] osoko bilkuran. Udal gobernua ados agertu zen, eta adierazi zuten urte amaierarako itxita izatea espero dutela.

2026ko udal aurrekontuak aurrera eroateko "oinarrizko bost proposamen" kontutan izateko eskatu dio EAJk udalari. Merkatu plaza berrirako pausoak ematea eta Santa Luzian igerilekuak izango lituzkeen aisialdi gunea egitea dira proposamen horietako bi. Kiroldegiaren ingurua zabaltzeko eta udal eraikinak berritzeko plangintza egitea ere eskatu dute alderdi jeltzaleko kideek.

'Zer da HAPOa? Zertarako eta norentzat egiten da?' formakuntza eta informazio hitzaldiagaz hasiko dute lehen fasea, bihar [urtarrilak 20], 19:00etan, Altamirako Kultur Etxean.

Gernika-Lumoko udal aurrekontua osatzeko iradokizunak bihar (urtarrilak 6) arte jasoko dituzte, bai udalean, bai posta elektronikoz.

Hondakinen kudeaketaren kostu osoa estali eta ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legea bete asmoz, Bermeoko Udalak hondakinen kudeaketa tasa berria onartu du. Tasa igoera aho batez onartu dute.

Udan 17.400 bisitari baino gehiago jaso izan ditu turismo bulegoak, eta udalak 2025eko irail eta abuztuarekiko "balantze positiboa" egin du.

Ajangizko udaletxean jarritako sistemak udal eraikuntza desberdinak hornituko ditu, elkarbanatutako autokontsumo instalazio baten bidez.

Bermeoko Udalak kanposatuko ordenantza aldatzea onartu du EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. Orain, hilobitik gorpu eta gorpuzkiak ateratzea eskatzeko ez da nahikoa izango zinpeko aitorpen bat aurkeztea; hildakoaren legezko oinordetza egiaztatu beharko da.

Eako Udalak udalaren eta herritarren arteko "komunikazioa hobetzeko eta lotura estutzeko" auzo batzarrak deitu ditu barikurako, zapaturako eta domekarako: Natxituan, Ean eta Bedaronan bilduko dira.