‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Gu Kostaldea Herrigintzan taldeak prozesu parte hartzailea hasiko du. Elantxoben, Ereñon, Gautegiz Arteagan eta Ibarrangelun egingo dituzte saioak, eta lehenengoa bihar [azaroak 21] izango da 10:00etatik 12:30era bitartean, Gautegiz Arteagako Kultur Etxean.

Emakumeei eragiten dieten gaien inguruan hausnartu eta eztaibaidatzeko «espazio segurua» sortu asmoz, ‘Hilabete bat, gai bat, ekarpen ezberdinak’ dinamika abiatu du Busturialdeko Itaiak. Bihar [azaroak 21] dute ipinita bigarren hitzordua.
