Emakumeak Gailurretan (Bermeo)
Bermeo. Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldeak Emakumeak Gailurretan ekimenagaz bat egin du, eta Sollube eta Katillotxura irteera egingo dute maiatzaren 16an [zapatua]. 12:00etan mendi gailurrean batzea da helburua.
Jarduera emakumeei zuzenduta dago, eta haiek izango dira Bizkaiko Mendizale Federazioaren webgunean izena eman ahal izango dutenak, mendian emakumeen presentzia ikusaraztea baita helburua. Gizonek laguntzaile gisa parte hartu ahal izango dute, baina federazioa ez da jardueran parte hartzen duten gizonek izan ditzaketen gorabeheren erantzule izango. Izena emateko azken eguna maitzaren 9a da.