
Martxoaren 2a izango da Euskarabenturara izena emateko epemuga, eta hautatuen zerrenda apirilaren 22an plazaratuko dute.

Zumaiarrak ezin izan du Jai Alai pilotalekuan jokatutako azken partidua garaipenagaz ospatu: Olharan eta Basque bi setetan gailendu zaizkie Urreisti eta Lopezi, Winter Serieseko azken finalaurrekoan. Basquek Sorozabalekin osatuko du bikotea domekan, Eusko Label Winter Serieseko final handian.

Parte hartu gura dutenek martxoaren 10era arteko epea dute, proposamenak bidaltzeko. Garailea martxoaren 24an aurkeztuko dute.

ELA, LAB eta P.L.E.S. sindikatuek deituta elkarretaratzean batu dira langileak gaur goizean, udaletxe aurrean, beraien barne egoerak zerbitzu publikoetan duen eragina gernika-lumotarrei helarazi asmoz.

Herrian funtsezkoa den kirol-espazioa egokitzen aurrera egiten du Gautegiz Arteagako Udalak udal frontoia dinamizatzearen baitan. Gainera, otsailerako eta martxorako auzo batzarrak deitu ditu.

Aldarria argia izan da gaur (otsailak 7) Gernika-Lumon. Garaipenak ospatu egin behar direlako, eta Guggenheim Urdaibairi dagokiona "garaipen handia" izan dela nabarmenduta, "herritarrek museoaren makroproiektua atzera botatzea" lortu izana ospatu dute gaur, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak deituta. Biosfera erreserbaren kontrako "mehatxu zuzena" desagerrarazita, orain etorkizuna idazten hasi beharra azpimarratu dute.

'Dekonak ez dekonari' proiektu komunitarioaren baitan, Barrutia eta Barrutialdeko eskola komunitateek azoka solidarioan bildutako 2.042 euroak palestinarrei laguntzeko bideratu dituzte, Gernika-Palestina eta Mundubat erakundearen bidez.

Gernikazarra Historia Taldeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko, taldearen lau hamarkadetako bilakaera erakusten duen erakusketa jarri dute Elai-Alai areto txikian. Bilduma hori hilaren 12ra arte ikus daiteke, eta Gernikazarrakoen lanaren isla xumea da: argazkiak, kartelak, objektu bitxiak eta bideoak ikus daitezke bertan.

Hemeretzi pertsona bildu dira gaur (otsailak 10) Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako ikasturteko lehen Mintzodromoan, eta mintzataldeetan banatuta, denetariko gaiak jorratu dituzte.

Barikuan [otsailak 13] jarri dute hitzordua Eskolondon filma ikusteko. Oier Plaza zuzendaria, Unai Egia ikerlaria eta Anton Gandarias Anjel Lekuona deportatuaren iloba izango dira bertan, horren inguruko solasaldian bilduz.

Ohiko ahizko tostada txapelketagaz agurtu dituzte Demiku auzoko jaiak bermeotarrek. Rosa Mari Ortuzarren tostadak izan ziren gozoenak, eta Arantza Otazuak eta Unai Cimavillak osatu dute podiuma.

Traje baten inguruan sortzen diren harreman pertsonalak hizpide dituen antzezlana eskainiko dute bihar, Lizeoan: ‘Trajea’.

Eleizalde Ikastolak 60 urte beteko ditu aurten. Milaka dira bertatik igaro diren herritarrak, eta orain arteko bidea omendu eta aurrera begira jarraitzeko, ikastolako garai ezberdinak ezagutu dituzten belaunaldiak batu gura dituzte.

Aratuste martitzenerako [otsailak 17] Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu du Bermeoko Udalak, eta establezimenduek otsailaren 13ra arte [barikua] dute izena emateko aukera, Kultura eta Hezkuntza Sailaren bitartez.