
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza ta Arrantza Sailak Itsasoratu beka programaren edizio berria aurkeztu du, ikasketa fasean dauden gaztei praktikaldiak arrantza-ontzietan egiteko aukera eskaintzeko. Programa Bermeoko Nautika Eskolako, Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako eta Pasaiako Blas de Lezo Arrantzako CIFP Nautiko-Arrantzaleko ikasleei zuzenduta dago.

2.505.850 euroko aurrekontua onartu du Muxikako Udalak. 619.015 euro bideratuko dituzte "inbertsio errealetara", tartean Galtzadako inguruan umeentzako jolasgunea egitera.

2024an baino %4,6 bisitari gehiago jaso ditu 2025ean Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, gehienak Europako herrialdeetatik gerturatutakoak. Aurtengorako aldi baterako hiru erakusketa prestatu dituzte, eta 36ko gerrari buruzko azterketa egiten jarraituko dute museoaren Dokumentazio Zentroan.

Martxoaren 2a izango da Euskarabenturara izena emateko epemuga, eta hautatuen zerrenda apirilaren 22an plazaratuko dute.

Zumaiarrak ezin izan du Jai Alai pilotalekuan jokatutako azken partidua garaipenagaz ospatu: Olharan eta Basque bi setetan gailendu zaizkie Urreisti eta Lopezi, Winter Serieseko azken finalaurrekoan. Basquek Sorozabalekin osatuko du bikotea domekan, Eusko Label Winter Serieseko final handian.

Parte hartu gura dutenek martxoaren 10era arteko epea dute, proposamenak bidaltzeko. Garailea martxoaren 24an aurkeztuko dute.

ELA, LAB eta P.L.E.S. sindikatuek deituta elkarretaratzean batu dira langileak gaur goizean, udaletxe aurrean, beraien barne egoerak zerbitzu publikoetan duen eragina gernika-lumotarrei helarazi asmoz.

Herrian funtsezkoa den kirol-espazioa egokitzen aurrera egiten du Gautegiz Arteagako Udalak udal frontoia dinamizatzearen baitan. Gainera, otsailerako eta martxorako auzo batzarrak deitu ditu.

Martxoaren 19an hasiko da Korrika Atharratzen, eta 29an amaituko da Bilbon.

Hemeretzi pertsona bildu dira gaur (otsailak 10) Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako ikasturteko lehen Mintzodromoan, eta mintzataldeetan banatuta, denetariko gaiak jorratu dituzte.

Barikuan [otsailak 13] jarri dute hitzordua Eskolondon filma ikusteko. Oier Plaza zuzendaria, Unai Egia ikerlaria eta Anton Gandarias Anjel Lekuona deportatuaren iloba izango dira bertan, horren inguruko solasaldian bilduz.

Ohiko ahizko tostada txapelketagaz agurtu dituzte Demiku auzoko jaiak bermeotarrek. Rosa Mari Ortuzarren tostadak izan ziren gozoenak, eta Arantza Otazuak eta Unai Cimavillak osatu dute podiuma.

Traje baten inguruan sortzen diren harreman pertsonalak hizpide dituen antzezlana eskainiko dute bihar, Lizeoan: ‘Trajea’.

Eleizalde Ikastolak 60 urte beteko ditu aurten. Milaka dira bertatik igaro diren herritarrak, eta orain arteko bidea omendu eta aurrera begira jarraitzeko, ikastolako garai ezberdinak ezagutu dituzten belaunaldiak batu gura dituzte.