
AmaTea Elkarteak Autismoari eta Osasun Mentalari buruzko III. Informazio Jardunaldia antolatu du zapaturako, Nestor Basterretxea aretoan, fokua "Busturialdean familiek duten problematikan" jarri asmoz. 11:00etan jarri dute hitzordua.

24. Korrika Busturialdera ailegatu orduko, motorrak berotu dituzte ikasleek Korrika Txikietan. Arrakastatsuak izan dira beste behin, eta kateari eusteko aldarrikapena zabaldu dute.

Bihartik (martxoak 26) domekara (martxoak 29) bitartean, Gernikako-Lumoko kale, taberna zein kulturguneak musikaz girotuko ditu Gernikako Lekuek Festibalak. Aurten leku berri bategaz dator jaialdia: Gernikako Gaztetxeagaz.

EH Bildutik gogoratu dute 2023an udala eta Eusko Jaurlaritzak "nagusiki Ean erroldatutako pertsonentzat izango liratekeen" babes publikorako alokairuko 16 etxebizitza eraikitzeko akordio batera iritsi zirela, baina gaur egun "proiektua blokeatuta" dagoela, lur eremua aldundiaren jabetzakoa den Azpiegiturak S.A.M.P. sozietatearena delako.

Artiako Gazte Asanbladak gazteak elkartzeko espazio faltari eta etxebizitza duin eta ordaingarriak lortzeko zailtasunari erreferentzia egin diote, eta espazio autogestionatu bat eta gazteei herrian bertan emantzipatzeko aukera errealak sortzea exijitu diote udalari.

Muxikan Bizkaiko industriagune handiena egiteko proiektua dute Sprilurrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, eta industria erakartzea ondo dagoen arren, ez dute uste Bizkaiko industrialde handiena behar dutenik bertan. Hala, asanblada irekia deitu dute Gazte Asanbladakoek barikurako (martxoak 27).

24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Bedaronak hartuko du Korrika lehenik; Busturialdea zeharkatu ondoren, Bermeotik agurtuko dute herritarrek.

Spheere proiektuaren arduradunenak Foruan izan dira gaur [martxoak 23], kultur etxea lehen eskutik ezagutzeko. Joan Mari Torrealdai Kultur Etxea modernizatuko dute, "modu jasangarrian"; esku hartzeak 400.000 euroko inguruko inbetsioa suposatuko du, eta Europako funtsen bidez finantzatuko da.

Lurgaia Fundazioak Mendatako Berrekondon egingo du, apirilaren 2an, denboraldiko azkenengo zuhaitz landaketa. Izen ematea bihar [martxoak 26] amaituko da.

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

Artiako Gazte Asanbladak antolatuta, herriko mendi altuenera, Burretxaganera, joan ziren hogei mendizale inguru domekan. "Giro ona eta plan ona" uztartu zituzten.

2025eko martxoaren 1etik aurtengo martxoaren lehenera bitartean jaiotako ume bakoitzeko haritz bat landatuko dute berriro Trama inguruan; guztira, 94 haritz.

“Bizkaian bagara. Berbak zubi” egitasmoaren lehen urteak 20 herritako askotariko herritarrak aktibatu ditu euskararen inguruan, tartean Gernika-Lumokoak eta Ondarrukoak.

Jeltzaleen ustez, udalerriarentzat estrategikoa den proiektu batek herritarren "inplikazio zuzena" izan behar du, eta, mozio bidez, udalari Pasealekuko proiektuari buruzko parte-hartze prozesua abian jartzeko eskatu dio.