Ekainaren 28rako (zapatua) jarri dute hitzordua, 12:00etatik 14:00etara bitartean, Eskolondoko arkupean. Azokaren helburua da behar ez den hondakinik ez sortzea, eta oraindik balio duten eta beste pertsona batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen produktuek zakarrontzian amai dezaten saihestea.
San Pedro jaiak ospatzeko prest daude mundakarrak barikuan. Uztail hasierara bitarteko egitarau zabalak herritar denentzako osagaiak biltzen ditu.
Hondakinen sorkuntza eta bilketaren inguruko azterketa egin du Eako Udalak, eta ez ditu emaitzak onak izan. Hori konpontzeko, prozesu bat abiaraziko dute, eta lehenengo pausoa astelehenean (ekainak 30) emango dute, lan taldearen lehen bileragaz. Parte hartu gura duten guztiak daude gonbidatuta, baina izena eman behar da.
Bermeoko Zesta Eskolak antolatuta, Tuna Jai Alai Cup txapelketa lehiatuko dute datorren zapatuan [ekainak 28]. Zesta-puntaren alorreko erakunde eta enpresetako puntisten arteko kinielek osatuko dute, bakarka nahiz binaka.
Busturialdea Arraun Elkartea laugarrena izan da KAE2 mailako lehen estropadan, XXI. Astillero de Guarnizoko Banderan. Asteburuan etxeko proba lehiatuko dute.
Bizkaiko Batzar Nagusietako Gernikako osoko bilkuran jaso zuen azken onarpena armarri eta bandera ofiziala lortzearen poriektuak. Elkarrekin "historia" egin dutela nabarmendu dute udal ordezkariek, eta pozik agertu dira lortutakoagaz.
Urbietako Ipar Zelaia berrituko du Gernika-Lumoko Udalak, itxurak egokitzeko eta ureztatzeko sistema modernizazeko. Jarduketaren aurrekontua 490.032,99 eurokoa izatea aurreikusten dute.
Zapatu honetan [ekainak 28] abiatuko dute III. Igoera Herrikoien Liga. III. Aixerrotara Igoerak emango dio hasiera abendura arte luzatuko den eta Busturialdean nahiz Lea-Artibaiko udalerrietan zortzi lasterketa edukiko dituen liga.
'Baubo' kale ikuskizuna Eara ailegatuko da zapatuan (ekainak 28): 19:00etan frontoian jarri dute hitzordua. Barreari buruz hausnartzera gonbidatuko ditu herritarrak, bufoikeriaren eta zirkuaren lengoaia erabilita eta zuzeneko musikak lagunduta.
Atharratzetik aterako dira Euskal Herriko txoko desberdinetako 126 gazte uztailaren 1ean [martitzena]. Azken gauetako bi egingo dituzte Gernika-Lumon eta Bermeon.
Bermeoko Rol Eskola Elkarteak Warhammer 40k Bizkaiko Open lehiaketa antolatu zuten zapatuan [ekainak 21], 24 parte hartzailegaz. Anartz Villanueva bermeotarra izan zen txapelketako onena.
Zerbitzu sektorean euskararen erabilera bultzatzeko ‘Bertatik bertara’ kanpaina martxan da Uemaren parte diren udalerrietan. Bisitariei eta zerbitzu sektoreko eragileei euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina da.
Berton Bermeoko merkatarien elkarteak Berton Azoka antolatu du asteburuan Frantziskotarren klaustroan, eta "pila bat jende" bertaratu da. Antolatzaileak "pozik", datorren urtean errepikatzeko prest agertu dira.
Javier Etayo 'Tasio' diseinatzaile grafikoaren 'Alaitasuna' kartela izan da saritua, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Jai Batzordeak antolatutako lehiaketan.
Gure Kirolak Sustatzen programak Busturian egingo du geldialdia zapatuan [ekainak 21], erronka berezi bategaz: Ane Atxuegi Busturiko kopa jasotzeko ahalegina egingo du. Uztailaren 26an, berriz, Busturialdeko Harri Altxaile Txapelketa hartuko du udalerriak eta izen ematea zabalik dago.