AdituarenHITZA

Marixe Noya – Berdintasun politiketan aditua

"Berdintasuna sustatu eta praktikatu beharreko kontua da"

Berdintasun politiketan aditua da Marixe Noya ondarrutarra, eta berdintasun politikak emakume eta gizonen arteko banaketan eta hierarkizazioan oinarritzen den errealitatean eragiteko tresna direla dio.

Maialen Bengoetxea erizaina
ADITUAREN HITZA >> Maialen Bengoetxea Badiola - Erizaina

"Birusari sekula ez diot eduki geldiarazten zaituen beldurrik"

Ondarrutarra da Maialen Bengoetxea Badiola, eta gaur gaurkoz COVID-19aren aurkako txertoak ipintzen dihardu. Pandemia izendatu zutenetik askotariko lanak egin ditu: PRC probak, aztarnari lanak... Galdakao-Usansolo ospitaleko COVID-19 solairuan ere lan egiteko aukera eduki du.

Maider Alonso Altzibar - Hezkuntza Fisioterapeuta

"Eskolarizazio barruan dauden kasu guztiak tratatzen ditugu eskoletan"

Lekeitiarra da Maider Alonso Altzibar, eta gaur gaurkoz Gernika-Lumoko, Bermeoko eta Zornotzago ikastetxeetan dihardu, hezkuntza fisioterapeuta legez.

Gatibu eta Extremoduroko soinu teknikaria
IÑIGO ETXEBARRIETA URRUTXUA - ZUZENEKO ETA ESTUDIOKO TEKNIKARIA

"Sektorea mobilitzatzen ari da, ikasiko dugu honetatik ere"

Sektoreak kontzertuak modu seguruan egin ahal izatea lortu duela dio Etxebarrietak. Hala ere, formatu handikoak egitea ez du posible ikusten oraindik. Extremoduroren azken giran ikusle kopuru handia espero zuten: "Maiatzera atzeratu zuten, baina ematen du ezingo dela egin".

Rebeka Jaio. Bidaia-agentea

"Zentzuagaz eta buruagaz bidaiatu daiteke, arazo barik"

Jaioren ustez, zaila izango da turismoa lehengora bueltatzea: "Pare bat urte bai, gutxienez".

Rosa Morales- Zero zabor mugimenduko kidea

«Helburua kontzientzia hartu eta ahal den neurrian gauzak egiten joatea da»

Ondorengoei mundu hobe bat uzteko euren ekarpena egiten ari dira Rosa Morales eta Iñaki Plaza. Plastikoari uko egin diote, eta aukera ekologikoagoekin ordezkatu. Egunero sortzen dugun zabor kopuru handiaren jakitun, duela zazpi bat urte zero zabor filosofiari jarraitzea erabaki zuten, eta bide horretan, apurka-apurka, erronka berriei aurre egiten joan dira.

Ana Maria Zubiaga - Zientzialaria

"Diru gutxigaz ari gara zientzia egiten, eta horrela aurkikuntza handiak egiterik ez dago"

Minbiziaren Biologia Molekularra aztertzen duen zientzialari taldea zuzentzen du Ana Maria Zubiaga foruarrak, eta dibulgatzera ere bideratzen du bere lana. Oinarrizko ikerketa zientifikoen beharra azpimarratu eta zientzian inbertitzearen beharra nabarmendu du.

AECC Gipuzkoako gizarte langilea

Ainhoa Oregi: "Ospitaleetako altak bestelakoan baino azkarrago ematen zirela nabaritu dugu"

COVID-19aren osasun krisi larriak bigarren maila batean utzi ditu gizartea kolpatzen jarraitzen duten hainbat gaixotasun larri, tartean, minbizia. Jendartean dauden hainbat zalantza argitu asmoz, Ainhoa Oregi AECC Gipuzkoak Eibarren duen egoitzako gizarte langilearengana jo dugu.

Naia Torrealdai Mandaluniz
Euskal Herriko Bilgune Feministaren kidea

Naia Torrealdai: "Eremu feminizatuak dira gehienbat borrokak piztu dituztenak"

Aurtengo M8ra begira, Euskal Herri feminista eta antiarrazista batera joateko beharrizana aldarrikatzen du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Naia Torrealdai Mandaluniz gernikarrak dio pandemia garai honetan, agerian geratu dela sistemak ezin duela sostengatu jendarte honen zaintza.

koronabirusa
Medikua

Mikel Odriozola Gojenola: "Kutsatzeak jaisten dira harreman sozialak mozten direnean"

COVID-19ak zalantzak eragiten ditu jendearen artean. Mikel Odriozola Markina-Xemeingo Osasun etxeko zuzendariarengana jo dugu horiek argitzeko.

Gehiago