AdituarenHITZA

Lur Epelde - Lurzoruetan aditua

"Ez dago lurzoruen babeserako legedi zehatzik, eta horien osasuna ez da modu orokor batean aztertzen"

Lurzoruetan aditua da Lur Epelde markina-xemeindarra. Lurzoruen egoera eta osasuna aztertzeaz arduratzen da Neiker-BRTA nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundean.

Paul Txertudi diseinatzailea
Paul Txertudi - Diseinatzailea

«Egiten ditudan jantziek nire esentzia edukitzea gustatzen zait»

Andrentzako diseinuak egiten ditu Paul Txertudi diseinatzaile gernikarrak. Bezeroen neurrira egiten ditu arropak, baina bere puntua, berea den ikutua eman nahi izaten die. Bartzelonan bizi da 2017az geroztik, eta Mango arropa marka ezagunarentzat ere lan egiten du. 2011. urtean Getxo Moda sariketaren irabazle izandakoa, CreaModa lehiaketako finalista ere izan da gernikarra.

Fernando Salegi - Eguzki talde ekologistako kidea

"Mundu osoan neurri zorrotzak hartzeko garaia heldu da"

Munduko ingurumenaren egoera okertzen ari da, eta horri aurre egiteko neurri zorrotzak hartu beharko litzatekeela uste du Fernando Salegi ekologistak. Eta horretarako mugimendu ekologista indartu beharko litzatekeela dio.

Aitziber Torre psikologoa
Aitziber Torre - Psikologoa

"Pandemiak lehenago pairatzen genituen sintomak argiago azaleratzen lagundu digu"

Psikoanalisiaren tekniketan sinisten du Aitziber Torre psikologoak. Tratamendu horrek min psikikoa arintzen du, garapen pertsonala bultzatzen du eta autokontzientzia hobetzen duela dio.

Jone Badiola Iriondo - Podologoa

"Beroak zein hotzak eragina daukate gure oinetan"

Jone Badiola Iriondo ondarrutarra podologoa da. Oinak ondo zaintzea eta prebentzioak gai horretan daukan garrantziaz hitz egin du.

Joseba Aranzabal - Osakidetzako transplanteen koordinatzailea

"Pandemian egon arren, organo-eta ehun-emate tasak mantendu dira"

Joseba Aranzabal ibarrangelutarra Osakidetzako transplanteen koordinatzailea da. Dioenez, herritarren borondateagatik eta Osasun sistema publikoagatik eta Osakidetzaren azpiegituragatik ez balitz, emate eta transplante programak "ez lirake existituko eta ez lukete funtzionatuko".

Luis Betanzos eraztuntzailea
Luis Betanzos - Eraztuntzailea

"Urdaibaiko ekosistema ezberdinak ez dira edonon aurkitzen"

Luis Betanzos Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztuntzailea da, eta Izaro uhartean egiten duten eraztuntze proiektuaren koordinatzailea ere bada. Irailaren 4an amaitu zuten aurtengo kanpaina, eta hogei espezie ezberdinetako 1.130 txori eraztundu dituzte. Izaroko proiektuaren xehetasun ugari eman ditu Betanzosek.

Iñigo Ansola Kareaga - Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria

"Hemen energia berriztagarrien erabilera %16 da eta sorkuntza %8,5"

Energiaren Euskal Erakundearen (EVE-EEE) zuzendari nagusia da Iñigo Ansola Kareaga markina-xemeindarra. Beste lurralde batzuekin alderatuz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoak "energia kontsumo handia" dagoela dio, eta 2030erako energia berriztagarrien erabilera %21era igotzea dela erronka.

Agurne Gaubeka behatokiko zuzendaria
Agurne Gaubeka. Behatokiko zuzendaria

"Gutxiago izateagatik ez ditugu beste batzuk baino eskubide gutxiago"

Bezeroei euskarazko zerbitzua ematea kalitatearekin lotu beharko litzatekeela uste du Behatokiko zuzendariak, "hori baita bezeroen eskubideak eta bezeroa bera kontuan hartzen direla erakustea".

Nicolas Garcia Borreguero - Urdaibaiko patronatuko zuzendaria

"Urdaibaiko garapen ekonomikoa ezin da bakarrik turismoan oinarritu"

Uda amaitu den honetan, turismo jasangarriaren garrantzia agerian geratu da. Nicolas Garcia Borreguero Urdaibaiko Patronatuko zuzendariak dio turismo jasangarriaren helburua dela lurralde bateko ardatz ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak modu orekatuan garatzea.

Orkatz Gandiaga - Berbalaguneko dinamizatzailea

"Eremu eroso, euskaldun eta konfiantzazko bat eskaintzen du Berbalagun egitasmoak"

Orkatz Gandiaga Ibarzabal Berbalagun egitasmoko dinamizatzailea da. Bidelagunen eta bidelarien beharra azpimarratu ditu, konfinatzazko eremu batean euskaraz praktikatu nahi dutenen eskaera asetzeko.

Nahia Gartzia - Edafologoa

"Materia organiko gutxi daukate gure lurzoruek"

Nahia Gartzia Bengoetxea biologian doktorea da, eta ikertzaile lanetan aritzen da Neiker ikerketa zentroan Baso Zientzien Sailean. Lurzoruaren garrantziaz hitz egin du.

Leire Arantzamendi - Itsas Zientzietan Doktorea

"Hondakin modura zeuden sareak jaso eta moldatu ditugu muskuiluen hazkuntzarako"

Oinarri biologikoa duten eta itsas zabaleko muskuilu eta algen akuikulturako erabilgarriak diren sokak garatzen ari den Biogears proiektua koordinatzen ari da Leire Arantzamendi ondarrutarra. Soka horiek urrats garrantzitsua dira akuikultura industria ekologikoago baterako bidean.

Angel Aristondo - Aholkulari energetikoa

"Puntako orduetan argia gehiegi erabiltzen ez dutenek igarriko dute abantaila"

Aristondok dio energia banatzaileak gobernuak derrigortzen dituela prezioa araututa ematera, baina ez daudela "horretarako prest, merkatu librean irabazten duten beste ez dutelako irabazten".

Ondarroa 12 Milia elkarteko kidea

Leo Belaustegi: "Urte gutxi barru artisau arrantza desagertuko da Euskal Herrian"

Itsasoa zaindu, artisau arrantza eta arrantza industriala bereiztu eta itsas eremu batzuk babesteko helburuagaz sortu zen duela urte batzuk Ondarroa 12 Milia elkartea, eta orain, urrats bat gehiago eman nahi dute bide horretan, Bizilurrekin elkarlanean abiarazi duten Itsasoiko proiektuarekin.

Mijo Lizarzaburu - militante feminista

"Gure harrotasuna insumisoa, antiautoritarioa eta antikapitalista da, eta ez dago salgai"

Queer teoriei buruzko hitzaldia eman berri du Mijo Lizarzaburu ondarrutarrak Ean. Queer teoriei, Espainiako trans legeari eta harrotasun kritikoari buruz galdetu diogu.

Gehiago