Asmaa Ettahri, udazkeneko lehiaketaren saridun

Asmaa Ettahri Benmesaoud izan da Bermeoko Berbalagunen udazkeneko lehiaketaren irabazlea. Antolatzaileek nabarmendu dute 214 erantzun jaso izan dituztela guztira, eta horien guztien artean Ettahri izan dela saritua: Bermeoko Geuzetxuek dendako produktuz betetako poltsa bat jaso du

Bermeoko esaerak, tokiak, eta batik bat, bertsoak nagusitu dira udazkeneko lehiaketan. Gauzak horrela, Berbalagunetik aurreratu dute neguko lehiaketa otsailean abiatuko dutela.