Foruko Udalak postal eta olerki lehiaketa abiarazi du

'Gabonak' izango da lehiaketan jorratu beharreko gaia. Lanak aurkezteko epea abenduaren 11ra bitartean egongo da zabalik.

Foruko Udalak Gabonetako postal eta olerki lehiaketa antolatu du, beste behin. Gabonak izango dira lanen gaia, eta herriko haur eta gazteak sormena euskaraz lantzera gonbidatu dituzte lehiaketagaz.

Lehiaketak lau kategoria izango dituela jakinarazi dute udaletik, halaber. Hiru eta bost urte bitarteko haurrek eta sei eta hamabi urte bitartekoek postalak egin beharko dituzte; hamahiru urtetik gorakoek, berriz, bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute: postalak edo olerkiak eginez.

Lanak DIN-A4 tamainako orrietan aurkeztu beharko dira, azaldu dutenez, eta parte-hartzaileek lanak aurkezteko izango duten azken eguna abenduaren 11 izango da. Lanak goizez Foruko Udaletxeko harreran entregatu ahal izango dira; arratsaldez, aldiz, Foruko Kultura Bulegoan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jasotako lanak herritarrak zoriontzeko erabiliko dituzte.

Sariak eta zozketa

Parte-hartzaile guztien artean sariak eta zozketak egingo dituzten ekitaldia abenduaren 18an burutuko dute, oro har. Horrela, lehiaketak haur eta gazteen sormena sustatzeaz gain, Gabonetako zorion-agurrak herritarrekin partekatzeko aukera ere eskainiko du lehiaketak.