Josu Urizarrena izan da indaba lapikorik onena
Urizar, garaile.Xabier Crespo Indaben zaleentzako plaza egokia izan zen, iragan zapatuan [azaroak 14], Ereñoko udal pilotalekua. Indaba lehiaketa herrikoian bildu ziren herritarrak, eta Josu Urizarrek lehiara aurkeztutako lapikoa izan zen azkenean garailea. Goizez su txikian kozinatzen egon ondoren, epaimahaiak Urizarren proposamena gozoena zela ebatzi zuen, txapelketara aurkeztutako beste hamar parte hartzaileei aurrea hartuz.

Argazkia: Xabier Crespo.
Bigarren postuak Saioa Arrienen aldera jo zuen; hirugarrenak, ostera, Jose Luis Lenizenera. Txapelketaren ondoren, herritarrak talde bazkaritan bildu ziren, txokoan. Ehun lagun inguru jesarri ziren mahaiaren bueltan.

Argazkia: Xabier Crespo.