Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa abian da
Ibarrangeluko Udalak abian ipini du 2027. urteko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa herrikoia. Ibarrangelutarrek azaroaren 15a bitarteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Udal ordezkariek parte hartzera deitu dituzte herritarrak, eta argitu dute jorratu beharreko gaia Gure paisaia eta jendea izango dela. Beraz, parte hartzaileek udalerrik0 parajeei edota bertako herritarren egunerokoei errepartu beharko diete. Argazkiak aurkezteko bide bi egongo dira: alde batetik, kulturetxe.ibarrangelu@bizkaia.org posta elektronikora bidalita; bestetik, 644 868 776 telefono zenbakira idatziz.