Bazter "isolatuetan" barrena
Rober Garairen Urdaibai: Nemo puntua erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan, urriaren 16a bitartean. Artistak aitortu bezala, “obsesio pertsonaletik” sortu zen erakusketa: Urdaibaiko Nemo Puntuak bilatzea. Urdaibaiko “bazter isolatuak” ezagutu eta zeharkatzea da bere pasioa, jendearen iruditerian dauden eskualdeko “postal atseginen” atzean, lurralde orok “atzealde isila” gordetzen duela uste baitu. “Deskonexiaren purutasuna” islatzeko asmoz, akrilikoz egindako lanek osatzen dute bilduma. Garairen berbetan, Urdaibai: Nemo puntua erakusketa “isiltasunerako gonbidapena” da.