Bermeo Tuna Pintxo Tourrak iaz baino %25eko parte hartze handiagoa izan du
Uztailean eta abuztuan zehar, establezimendu parte-hartzaileetan atun eta hegaluze jasangarriz egindako 38.000 pintxo inguru zerbitzatu dituzte.
Uztailean eta abuztuan zehar, establezimendu parte-hartzaileetan atun eta hegaluze jasangarriz egindako 38.000 pintxo inguru zerbitzatu dituzte.
Bermeo Tuna Pintxo Tourrak 2026ko edizioa iaz baino %25eko parte-hartze handiagoarekin eta 38.000 pintxo inguru zerbitzatuta amaitu du. Ekimenak “aurreko urteko hazkunde-ildoari eutsi” diola nabarmendu dute Bermeo Tunatik, eta aurten, gainera, establezimendu gehiagok hartu dute parte. Gainera, sari eta esperientzia gastronomikoen eskaintza ere zabaldu da, besteak beste, dastatze-menuak, bazkariak, afariak eta mokadu bereziak eskainiz.
Bi hilabetez, parte hartu duten establezimenduek beren proposamenak aurkeztu dituzte, atun eta hegaluzea prestatzeko eta lantzeko modu ezberdinak erakutsiz. Horrela, Bermeoko ostalaritzako barrak produktu horiek herritarrei eta bisitariei hurbiltzeko erakusleiho bihurtu dira.
Pintxo Tourra ez da, ordea, Bermeo Tunaren eta herriko ostalaritzaren arteko lankidetza bakarra. Bigarren urtez jarraian, sasoiko hegaluzearen erosketa bateratua ere egin dute sei establezimenduk: Akelarre, Toki Alai, Leku, Kai Alde, Joshe Mari eta Kafe Antzokiak. Guztira, 2.000 kilo inguru erosi dituzte, “produktua baldintza lehiakorretan eskuratu eta urte osoan eskaintzeko”.
Azaldu dutenez, Pintxo Tourraren amaierak ez du ekimenen amaiera ekarriko. “Urte osoan zehar ostalaritzarekin batera ekintza berriak bultzatzen jarraituko dugu, udazkenari eta Gabonei begira proposamen berriak prestatuz”, adierazi dute. Helburua, besteak beste, “kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzea” eta atun eta hegaluze jasangarriaren inguruko ezagutza zabaltzea da.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dutTokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
HITZAkide izan nahi dut