114 urte, egun bat
1912ko galerna eta bertan hildako itsasgizonak omenduko dituzten eguazteneko [abuztuak 12] Galerna Egunean.
Olatu Kaia 1912ko galerna gogoratzeko memoriagune bihurtuko da eguaztenean [abuztuak 12]: Galerna Eguna ospatuko dute, iluntzeko egitarauagaz, Galerna Baleontzien Elkarteak antolatuta eta udalak babestuta. Itsas sarraskiaren 114. urtemuga herriko eragileekin eskuz esku gogoratuko dute, eta hondamendi hartan zendutako 143 arrantzaleak (horietako 116 bermeotarrak) auzolanean omenduko dituzte.
19:30ean, Kankinbara Txistu Taldekoen kalejirak abiatuko du egitaraua; Lamera parketik Portuzaharrera bitarteko bidea egingo dute, eren musikak lagunduta. Bertan, antolatzaileek herritarrentzako kandelak banatuko dituzte, Serratsen eskutik. EHUko El Saltillo ontzitik, jarraian, olerki errezitaldia egingo dute, txalaparta doinuari tokia egin orduko. 20:45ean, kaiak Alargunen Dantza hartuko du, Kanta Kanta Lorue taldearen eskutik.