Lasarteren 'Aurreskua', Bermeoko jaien irudi
Argazkia: Bermeoko Udala. Eugenio Gabriel Lasarte Arlanzonen—irudian, ezkerrean— sormen lanak iragartzen ditu aurtengo Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Aurresku izenagaz aurkeztu zen kartel lehiaketara.
Endika Etxebarria Telleria kultura zinegotziak zoriondu du, eta udal ordezkariek bere lanagatik eta Bermeoko jaiak irudikatzeko egin duen ekarpenagatik eskerrak eman dizkiote.
Kartel lehiaketaren lau finalistak epaimahaiak aukeratu zituen, eta ondoren, bermeotarrek bozka bidez aukeratu dute irabazlea.