Ertzaintzak ez du kriminalitate-zantzurik aurkitu maiatzean Mundakan agertutako gizonaren gorpuan
Ikerketak aditzera eman duenez, 46 urteko gizonak "arazo mediko bat" izan zuen zendu zen arratsaldean bertan.
Ertzaintzak amaitutzat eman du maiatzean Mundakako bere etxean hilda agertu zen gizonaren gorpuaren inguruko ikerketa eta, jakinarazi dutenez, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuak ez dute kriminalitate-zantzurik aurkitu.
Gorpua aurkitu zutenean kolpeak zituela antzeman zuten, eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten autopsia egin eta heriotzaren kausak zehazteko. Prozesuak iraun bitartean Ertzaintzak hipotesi guztiak zabalik mantendu baditu ere, “ez da aurkitu hirugarren pertsonek hartu izanaren ebidentziarik, ez eta heriotza homozida bat aditzera ematen duen arrazoztorik ere”. Ikerketak aditzera eman duenez, 46 urteko gizonak “arazo mediko bat” izan zuela zendu zen arratsaldean bertan.
Ertzaintzak gorpua agertzean hasitako atestatuaren hedapena Gernikako Epaitegira bidali du.