46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza, Mundakan
Domeka goizaldean aurkitu zuten gorpua, hildakoaren Mundakako etxean. Autopsiaren zain, hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan. Gizonaren gorpua domeka goizaldean [maiatzak 31] aurkitu zuten, hildakoaren etxean.
Hilotzak kolpeak zituen, eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten autopsia egin eta heriotzaren kausak zehazteko. Autopsiaren emaitzaren zain, Ertzaintzak hipotesi guztiak zabalik ditu.