Paella zaporeko San Kristobal jaiak ospatzen ari dira
Foruarrek atzo ekin zieten ospakizunei, meza eta osteko hamaiketakoan batuta. Gaur, ostera, V. Paella Lehiaketa izan dute jokoan, eta paella gozoenaren zain aritu dira herritarrak. Hala nola, zazpi paella aurkeztu dituzte foruarren lehiaketara, eta denak gozo egon diren arren, Super Liher taldekoentzako izan da saria. Hala ere, txapelketa herrikoia denez, parte hartutako talde guztiek eraman dute oroigarri gisako detailetxoren bat zein beste.
Baina jaia ez da bukatu. Umeen jolasak eta Xaibor diskofesta ere ez dira faltako eta Foruako San Kristobal eleizapean. Bihar agurtuko dituzte jaiak, mezan elkartu eta gero, Urdabai Dantza Taldaren emanaldiaz gozatuz.