Bizkaibusek zerbitzu berriak jarri ditu martxan, Ispaster, Lekeitio eta Gernika-Lumo artean
Bizkaibusek jakinarazi du zerbitzu berriekin "herritarrek aukera gehiago edukiko dutela goizeko lehen orduetan eta gaueko azken orduetan bidaiatzeko".
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen zerbitzua indartu du, Ispaster, Lekeitio eta Gernika-Lumo arteko loturak hobetzeko. Ordutegi berriei esker, herritarrek aukera gehiago izango dute goizeko lehen orduetan eta gaueko azken orduetan bidaiatzeko. Hobekuntza horiek “eskualdeko mugikortasuna erraztu eta garraio publikoaren erabilera sustatzea” dute helburu.
Zerbitzu berrien artean, ondorengoak daude: lan egunetan 05:45eko Gernika-Lumo-Lekeitio zerbitzua –06:25ean igaroko da gutxi gorabehera Ispastertik–; egunero 21:05ean irtenda Bilbo-Gernika-Lumo-Lekeitio ibilbidea egingo duena –22:40 inguruan Ispasterren– eta 22:35eko Lekeitio-Gernika-Lumo zerbitzua –22:45 inguruan Ispasterren–. Domeketarako eta jai egunetarako 08:05eko Gernika-Lumo-Lekeitio zerbitzua egongo da –08:40ean Ispasterren–. Horrez gain, 3512 Bilbao-Lekeitio lineak ere irteera ordu berri bat dauka: 21:45ekoa, lan egunetan zein jai egunetan. Lekeitiora 23:00ak inguruan ailegatuko da.