Herriko hainbat tokitan egindako pintaketak salatu dituzte udalak eta EAJk
Mundakako San Pedro jaien ostean, udalerriko hainbat tokitan egindako pintaketak agertu dira, eta udal gobernu taldeak horiek salatu ditu, herrian “tokirik ez dutela” nabarmenduz. Pintaketok, Mundaka “kaltetzeaz” gain, “errespetua, bizikidetza eta elkarrizketa oinarri” dituen gizarte batean “aurkako jarrerak” sustatzen dituztela aditzera eman dute udaletik, eta Mundaka “guztiona” dela azpimarratu dute.
Mundakako EAJko ordezkaritzak ere, irmoki salatu ditu pintaketak, “nahikoa dela” eta tankerako jarrerek “inongo tokirik ez dutela” adieraziz. “Jaietan jai”, errespetua eta elkarbizitza eskatu dituzte jeltzaleek.